Monthly Archives for otsaila 2014

ots-28 Laranja eta intxaurra

RZ errazak  Laranja eta intxaurra Zuritu laranja, ebaki xerra finetan eta zabaldu platerean. Ebaki, fin samar, 3 edo 4 intxaurren mamia eta zabaldu xerren gainetik.   Kaleumeok basoan Intsusaren (Sambucus nigra) baiak. Udaberrian, loreak biltzeko, arakatu ditugun intsusa horiexek dituzte … Continue reading

28. otsaila 2014 by Ulia auzo-elkartea
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

ots-27 Izokin-papilloteak

RZ arrainak IZOKIN-PAPILLOTEAK Zarrastatu 4 xerra izokin (200 gramokoak) antzara-gantzetan, paderan, azalak ederki gorritu arte (bi minutuz). Gatz-pipertu eta garastatu limoi-tanta batez. Txikitu 2 tipuleta, 2 baratxuri eta 200 g txanpinoi, xehe-xehe, eta erregosi gantz horretan. Ebaki aluminio-orriak, hurrengoa irakurri … Continue reading

27. otsaila 2014 by Ulia auzo-elkartea
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

ots-26 Mihilua

Espeziak Mihilua (Foeniculum vulgare). Usaintsua. Usain-belar, espezia eta barazkitzat milaka urtez baliatua. Hosto urdin-berde lumatsuak arraina lurrintzeko bouquet garni-ren osagai dira. Ozpin edo oliotan kontserba daitezke. Hostoak, xehe-xehe, entsalada, arrain, maionesa, txerrikiarekin. Haziak, ogi, gaileta, crêpe, sagar-tarta eta bestetan.   … Continue reading

26. otsaila 2014 by Ulia auzo-elkartea
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

ots-25 ARROZA BARAZKIEZ, “XOMORRO”-ren ESTILOAN

Barazki RZ ARROZA BARAZKIEZ, “XOMORRO”-ren ESTILOAN Euskal Herrian erregaitzat ez darabilgu egurra: honek, hasieran, gar handia egiten du, multzo osoa pittin bat sukar dadin. Geroago, garrak apaldu ahala, beroa baretu eta arroza hanpatzen da. Hortxe jakiaren arrazoia. Trasteak “U” erako … Continue reading

25. otsaila 2014 by Ulia auzo-elkartea
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Ots-24 Barbariako pikua

Barbariako pikua sin: indipikua (Opuntia ficus-indica, Ficus carica); es: higo chumbo; fr: figue d’Inde; en: prickly pear. Amerika tropikaleko kaktus baten fruitu muturgorri hau mediterranear bilakatu dute ekoizpenak eta kontsumoak. Fruta biltzea eta zuritzea biziki eragozten duten arantza arriskutsuez babesturik … Continue reading

24. otsaila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Ots-23 Kokotzak

Postre RZ UDAREAK LARANJA-KREMAZ (J. Urrutikoetxea) Litro erdi uretan urtu 350 g azukre, erantsi 4 piperbeltz-ale eta egosi bertan, su eztian, 4 udareak (gogortxoak, ahal izanik). Hoztutakoan, ebaki xerratan, luzeran, eta utzi hozten, mahairako azpilean bertan. Erauzi bi laranjari zukua … Continue reading

23. otsaila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Ots-22 Alajuu

Izotza sin: horma, jela, lei, *karrone (euskara zaharrean); es: hielo; fr: glace; en: ice. Egoera solidoan dagoen ura da, mugimendurik ezean 0°C tenperaturatik behera agertzen dena, kolorgea edo kolore zurikoa eta uki gogorrekoa. Gainerako substantzia gehientsuenak ez bezala, ura izoztean, … Continue reading

22. otsaila 2014 by Ulia auzo-elkartea
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Aurkezpena

Agur t’erdi, Aspaldiko testu biziak, liburu moduan argitaratu zirenak, ekarri nahi ditut blog honetara. Kaxoi batean betiko ahaztuta gera ez daitezen. Zuk interneten bidez eskura izan ditzazun. Ea gustuko dituzun! Edorta Agirre

21. otsaila 2014 by Ulia auzo-elkartea
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Tresna-barrara saltatu