Ots-24 Barbariako pikua

Barbariako pikua

figuier de barbarie bilaketarekin bat datozen irudiak

sin: indipikua (Opuntia ficus-indica, Ficus carica); es: higo chumbo; fr: figue d’Inde; en: prickly pear.

Amerika tropikaleko kaktus baten fruitu muturgorri hau mediterranear bilakatu dute ekoizpenak eta kontsumoak. Fruta biltzea eta zuritzea biziki eragozten duten arantza arriskutsuez babesturik dago piku obal hau.

Azal lodiaren azpiko haziz josiriko mami hori-gorrixka gozoegia bada ere (kakiaren zaporea gogorarazten du), limoi tanta batzuekin orekatzen da. Frutaren mami lurrintsua jatea, ordea, bertan elkartzen diren hazi ugariek oztopatzen dute (bada, haatik, hazirik gabeko barietaterik ere).

Sorterrian arrauzki eta entsaladetan kontsumitzen dute. Gure saltoki batzuetan fresko, kontserban eta konfitaturik agertzen dira.

Indipikondoaren orria nopala da eta berau ere entsaladan kontsumitzen da sorterrietan, fresko beti.

Nutrizio aldetik, indipikua ederki osatua dago eta elikabide osoa da etxetik kanpo diharduten afrikar langile askorentzat, horixe baizik ez dutelako hartzen egun askotan, ahuleziarik nozitu gabe.

Eragiketa-kontserbak

Arraina egostea.

Arrainak pil-pil egosi behar du, ez bortizkiago, azala leher ez dadin. Litroko 20 g. gatz duen ur freskotan sartu eta, irakiten hastean, arrain zapala (oilarra, etab) egina dago. Itzali sua eta erantsi baso bat ur fresko, irakinaldia eteteko. Fusiformea bada (legatza, lupina, bakailaoa, etc.), urik ez zaio erantsi behar: aski da sutatik urrundu eta bertan uztea.

 

Kulturilla

Sutondoetako fisika eta kimika ikertzen jardunez gero aurrerakada latza eginda nago sukaldaritzat.” (H. This)

 

Ardoa

Zehaztasunik ezean… Askotan, produktua izendatzean ez dugu bete-betean asmatzen, okerreko tradizioak edo bestelakoak direla medio. Adibidez, kognaka Cognac (Frantzia) eskualdeko ardoa destilazioz erdiesten da. Armagnakarekin beste horrenbeste gertatzen da. Estatu espainiarrean, besteak beste, “brandy Penedès” eta “brandy Xereztarra” ekoizten dira, horiek eskatzerakoan oraindik “koñak” izena erabiltzen dugun arren.

 

24. otsaila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu