Ots-23 Kokotzak

Postre RZ

UDAREAK LARANJA-KREMAZ (J. Urrutikoetxea)

  • Litro erdi uretan urtu 350 g azukre, erantsi 4 piperbeltz-ale eta egosi bertan, su eztian, 4 udareak (gogortxoak, ahal izanik).
  • Hoztutakoan, ebaki xerratan, luzeran, eta utzi hozten, mahairako azpilean bertan.
  • Erauzi bi laranjari zukua eta gorde azalaren gorria (hau da, kanpo-kanpokoa, zuririk gabe), birrindurik.
  • Irabiatu 2 arrautza eta laranja-ura, gehitu azal birrindua eta eragin paderan, su motelean, loditu arte.
  • Sutatik atera, erantsi 80 g gurin, eragin.
  • Osatu platera eta zaindu aurkezteko era, kanela-hautsez.

Kulturilla

Kokotxa

Kokotxa ez da betidanik izan pribilegiatuen gutizia: arrantzaleak legatzaren tripoilak (barrunbeak), arrabak, kokotea eta gainerakoak aprobetxatu ditu, legatzaren mami “garbia” salduta. Patatekin jaten zen, adibidez, gose-betegarri huts gisa.

Jokoak

Aukera Maukera

Zenbat gradu zentigradotan irakiten du esneak:

a) 100?, b) 110?, c) 90?

Soluzioa goiko irudian dago.

Jokoak

Asmakizunak

Erregenetan oilarraren arra, / San Antonetan mandazainen legoa / otsailaren erdira loa begira.

Soluzioa goiko irudian dago.

 

23. otsaila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu