ots-25 ARROZA BARAZKIEZ, “XOMORRO”-ren ESTILOAN

Barazki RZ

ARROZA BARAZKIEZ, “XOMORRO”-ren ESTILOAN

Euskal Herrian erregaitzat ez darabilgu egurra: honek, hasieran, gar handia egiten du, multzo osoa pittin bat sukar dadin. Geroago, garrak apaldu ahala, beroa baretu eta arroza hanpatzen da. Hortxe jakiaren arrazoia.

Trasteak

U” erako zurigailua

Arriskurik gabea (hortza ezpainen tartean baitauka), ekonomikoa (deus ez baitu alferrik galtzen edo galarazten), hamaika lanetan erabiltzeko erraza: azenarioari xerrak atera, patatak zuritu, lekei haria kendu, limoiari azal horia bakarrik bereizi…

Okela eskola

Saltxitxoia

Saltxitxoia hesteki gordin, ondu, zuria da, piperrauts gorririk ez daukalako. Hemen ere, garestietan txerrikia bakarrik sartzen da; hortik behera, behikia. Saltxitxoi izena izateko, gutxienez 4 zk.ko diametroa behar du izan. Hortik beherakoak ez dira saltxitxoi, fouet (zigorra) baizik.

Aholkuak

Erretakoan, utzi pieza (birigarro zein ahate) labean, aluminiotan bildurik edo ontzi baten barnean pausatzen, odolak eta zukuak beren tokietara itzul daitezen. Ez izan presarik, bost minutuko kontua da-eta: hobe epelago baina “bukatuago” jatea.

25. otsaila 2014 by Ulia auzo-elkartea
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu