ots-26 Mihilua

Espeziak

Mihilua (Foeniculum vulgare).

Usaintsua. Usain-belar, espezia eta barazkitzat milaka urtez baliatua. Hosto urdin-berde lumatsuak arraina lurrintzeko bouquet garni-ren osagai dira. Ozpin edo oliotan kontserba daitezke. Hostoak, xehe-xehe, entsalada, arrain, maionesa, txerrikiarekin. Haziak, ogi, gaileta, crêpe, sagar-tarta eta bestetan.

 

Aupa, osasuna!

Elikadura eta nutrizioa. Lehena nahita betetzen dugu (ahal izanez gero) eta aho-zuloan amaitzen da. Nutrizioa dator ondoren, irentsi duguna organismoak erabilgarri bihurtuko badu. Baliteke, beraz, ongi elikatu eta gaizki nutritzea.

 

Atsotitzak

Ardoak esan omen zuen: nabilen tokian solasik gabe ez da izango.

 

Historia

Baserria unitatea da ekonomian (kontsumitzen den guztia bertan ekoizten da: erregaia, jana, arropa, sendabideak…), erlijioan (mitoak, liturgiak), hierarkian (gerontokrazia), gizarte eta kultur alorretan. Gizakia etxeak bataiatzen du, ez alderantziz.

26. otsaila 2014 by Ulia auzo-elkartea
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu