ots-28 Laranja eta intxaurra

RZ errazak

 Laranja eta intxaurra

Zuritu laranja, ebaki xerra finetan eta zabaldu platerean. Ebaki, fin samar, 3 edo 4 intxaurren mamia eta zabaldu xerren gainetik.

 

Kaleumeok basoan

Intsusaren (Sambucus nigra) baiak. Udaberrian, loreak biltzeko, arakatu ditugun intsusa horiexek dituzte baia beltzak. Masusta, ahabi zein bestelako basa-fruituekin nahasita, tarta-gainak, pattarrak, izozkiak, jeleak… egiteko aproposak ditugu.

Halaxe, omen

Badirudi beheko surik harturiko ilintiarekin kafea uxatze hori, hasieran bederen, ez zela bouquet emateko bakarrik. Kafea atzerritik zetorren, arabiar “beltzek” ekarria. Eta suak, gurean, garbitu egiten du: “foru-pase” haren antzekoa ematen zitzaion horrela kafeari.

28. otsaila 2014 by Ulia auzo-elkartea
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu