Monthly Archives for martxoa 2014

mar-31 Kiwanoa

  Aperipintxo Endibia hosto banatan ahate izter konfitatuen hariak antolatuko ditugu. Oliba olioz eta mugurdi ozpinez osaturiko saltsa gainetik zabaldu (ttantta bat), hiru ale gatz eta kito. Piper berde batzuk zabaldu, tiratan ebaki eta oliotan konfitatuko ditugu, 10 minutuz. Ondoren, … Continue reading

31. martxoa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mar-30 Zozomikoteetako laranja

Postre RZ   Zozomikoteetako laranjak Zozomikote edo zozo-bikoteak dira orain, zozoak eta beste hegazti asko bikoteka elkartu eta, beren orkestrarekin gure goizak ondo goxatuta, lanera doaz, espeziea iraunarazteko ahaleginak egitera. Bejondeiela hegazti, txori eta gainerako pajaruei! Geratzen diren azkenetako laranjak … Continue reading

30. martxoa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mar-29 Zigala

Gozoki nazionala Azukrea XVI. mendean erabat aldatu zen gozogintza: kanabera, jatorriz, txinatar edo birmaniarra zen arren, Ameriketan egokitu eta bertatik azukrea erruz ekartzen hasi baitziren: ordura arte, gaixo dirudunek osaturiko elitearentzako “botikako fruitu” ziren gozokiak, oro har, ez herri xehearentzako … Continue reading

29. martxoa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mar-28 Puxtarri-mazedonia

RZ erraza Puxtarri mazedonia Bolatxoak erauzteko koilararekin meloi, kui, banana, azenario, sagar eta gainontzekoen pusketak atera ondoren, sobra diren fruta-hondarrak malats elektrikoan birrinduko ditugu. Beratu dena anana-zukuan eta, meloi-azalean bertan, zerbitzatu ilunabarrean. Postrearen itxura apaindu nahi duzula? Berotu bi koilara … Continue reading

28. martxoa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mar-27 Antxoak kazolan

Arrain RZ ANTXOAK KAZOLAN Urtero-urtero, aurreneko harrapatualdiak kontserberak eramaten dituenez, dirutza kostatzen da hemengo antxoa kanpaina hasieran. Nolanahi ere, moduz (prezio egokian) ikusten baduzu, eskura ezazu kilo bat, lau lagunentzat. Orduan, kendu burua eta tripak antxoei, garbitu ur gutxitan, xukatu … Continue reading

27. martxoa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mar-26 Alkatxofak

Betiko RZ ORBURUAK Hasi hostoak erauzten 24 orbururi, gupidarik gabe, segi hostoak kentzen, beldurrik gabe, bihotz zuria agertu arte. Labana zorrotzarekin ebaki buru horiek bitan luzeran eta eduki ur hotzetan. Eltzean ura, bere gatz eta guzti, irakiten hastean, murgildu orburu … Continue reading

26. martxoa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mar-25 Txikori belar, ziazerba eta asunen arrauzkia

Barazki RZ TXIKORI BELAR, ZIAZERBA ETA ASUNEN ARRAUZKIA Hartu eskutada bat belar bakoitzetik, egosi banan-banan hirurak (bi baizik ez izaki, ondo; bakarra baduzu, bale; etxean arrautzarik ez badago, eskaini sakrifizio hau merezi duen zerbait edo norbaiti). Egositakoan, xehatu labanarekin baratxuria … Continue reading

25. martxoa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mar-24 Olagarroak lehortzeko

  Kontserbak Olagarroa lehortzeko, erauzi barrunbe guztiak lehortu barrualdea zapiarekin eta utzi azpil edo sarexka batean pare bat egunean; prestatu ziri edo kanabera meheak; josi hauetan olagarroa, zabal-zabal, toki aireztatu baina babespekoan (euritatik kanpo). Handik sei egunera pronto dagoen arren, … Continue reading

24. martxoa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mar-23 Otila, ogihil edo azimoa

Ogiaz Otila, ogi hil edo azimoa Hebraieraz, ogi harroa zymi da, grekeraz bezalatsu; a-zymi harrotu gabea da, zapal, astun eta gogorragoa gurea baino. Egiptoarrek juduak (1250 K.a.) ohartarazi gabe kanporatu zituzten hauen lurraldetik. Iheslariek hartzi gabeko ogi-orea baino ez zuten … Continue reading

23. martxoa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mar-22 Donostiako pantxineta

      Gozoki nazionala Donostiako pantxineta Landu 250 g irin, 12,5 cl ur eta izpi bat gatz. Pausatu, erantsi 250 g gurin eta moldatu 6 bueltako hostorea. Molde biribilean sartuta, bi zirkulu aterako ditugu. Azpikoan, 200 g azukre, 100 … Continue reading

22. martxoa 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

← Older posts

Tresna-barrara saltatu