api-24 Aingira txakolinez

 

LANDARE MUNDUA

Tipula

sin: kipula (Allium cepa); es: cebolla; fr: tipula; en: onion. Asia Erdialdean sortu eta mundu zabaleko kontserba eta jaki fresko gehientsuenetan gordinik edo gisatuta presente, barazki, ongailu eta botikatzat erabili arren, izenak iradoki bezala (latinezko cepula, bizkaieraz kipula edo batuaz tipula) Erdi Aroa arte Euskal Herrira etorri ez omen zen hau hamaika gaitz mendean hartzeko landarea dugu, zuria izan edo gorria izan. Tipula maneiatzean negarrik ez egiteko, zabaldu ate-leihoak eta piztu  ke-xurgagailua, ebaki azkar-azkar (baina seguru) eta ez gerturatu aurpegia. Tipulak, zenbat eta xeheago moztu orduan eta errazkiago kuzinatuko da baina, hori bai, zaporea eta balio nutritiboa aldatu egingo zaizkio. Ebakitako tipulak zukuaren (eta usainaren) parte bat galduko duenez, hobe da prestatu baino askoz ere lehenago ez xehatzea eta zurezko trangaderan ez uztea eta oliotan erabat ez gorritzea, usain-zapore eta nutrizio propietaterik gal ez dezan. Erabat gorrituta baino zapore eta nutrizio propietate gehiago izango ditu oliotan pittin bat erregosita.

Aukeran: (eduki etxean beti) buru zuri-zuri heze distiratsu eta hosto berde kraskatsuko tipuleta; urte osorako tipula, aldiz, lehor, ongi “jantzia”, ernamuinik gabea.

Saihestekoa: tipuleta triste, zurbil, lehorrak; tipula heze, azal gabetua, hazitakoa, kirasduna.

Kontserbatzeko: argitasun eta hezetasunik gabe; airea bertatik dabilela; hobe asko ez pilatzea, tipula beti baitabil salgai.

Hona, gure sukaldaritzan ohikoak diren tipulatar batzuk:

 

landarea

izen zientifikoa

es.

fr.

en.

tipula

Allium cepa

cebolla

oignon

onion

tipulatxa,

exalota

Allium cepa,

ascalonicum, aggregatum

escalonia,

chalota

chalotte

shallot

tipuleta (gozoa)

Allium fistulosum

 

 

 

tipulina

Allium schœnoprasum

cebollino

ciboulette

chive

tipulin txinatarra

Allium tuberosum

 

 

 

baratxuria, berakatza

Allium sativum

ajo

ail

garlic

basabaratxuria

Allium sativum

ajo silvestre

ail sauvage

wild garlic

baratxuri erraldoi 

Allium ampeloprasum, gigante

 

 

 

hartz baratxuria

Allium ursinum

ajo de oso

ail des ours

ramsons

sorgin baratxuria

Allium vineale

puerro de viña

ail des vignes

grow garlic

porrua

Allium porrum

puerro

poireau

leek

basaporrua

Allium ampeloprasum

gamón

p. d’été

 

baratzeko porrua   

Allium ampeloprasum porrum

 

 

 

porru egiptoarra

Allium kurrat

 

 

hosto zabaleko porrua

Allium tricoccum

rampa

ail des bois

ramp, spring onion, wild leek

24. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu