api-15 Zainzuriak nafar eran

 

BARAZKI RZ

Zaintzuriak nafar erara

Ipini lurrezko kazolan baxoerdi bat oliba-olioa eta erregosi bertan baratxuri xehatuak (bat laguneko), hirugiharra (40 g. laguneko) eta urdaiazpikoa (nahi adina).

Antolatu, horren gainetik, zaintzuri egosiak (pusketa erraldoietan ez, ahal dela, eragitean desegin ez daitezen).

Gorritzen hastean, nahasi edo irabiatu, gehiegirik gabe; bota hor arrautza bat laguneko.

Atera sutatik edo jaitsi sua, jarri estalkia eta utzi jakia bukatzen, berez.

 

IRUZURREN TENPLU EDO JAUREGIA

Iruzurra hornitzailearen mesederako eta kontsumitzailearen kalterako gaiztakeriazko eragiketa da. Hainbat motatakoak dira: legez kontrakoak, legeak onartu eta onetsitakoak, legeak derrigortutakoak, deskuiduz gertatu (ohi) direnak, etab. Denetan biktima kontsumitzailea da, erruduna egon edo ez egon.

Elikagaien ekoizpenetik eta hautapenetik kontsumitzailea geroz eta urrutiago dagoenez, bizirik segitu nahi badu, elikadura industriaren (negozioaren) menpeko da eta, hortaz, unibertso horretan gauzak ongi egiten direla sinetsi behar du, gauero lo egin nahi badu.

15. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu