api-16 Gasteizko baba freskoa

 

KULTURILLA

GANTZAZ PARE BAT HITZ 

sin: koipe, urin, zigo, bilgor, gizen, lumera (ornodun itsastarrena), gantz-azido (biologian); es: grasa; fr: graisse; en: fat. Karbono, hidrogeno eta oxigenoz osaturiko substantzia, uretan disolbagarria ez dena eta giroko tenperaturan solido agertzen dena (olioa, aldiz, likido dago baldintza horietan). Jatorri biologikoko gantzak elikagarriak dira, hala nola gurina, margarina, gilborra eta kakao koipea, besteak beste.

Gantzek ospe txarra duten arren, hein batean behintzat, ezinbestekoak ditugu gorputzean, funtsezko eginkizunak betetzen dituztelako, hara:

          energia ekoiztea (gramo bat gantz metabolizatzeak 9 kaloria sortarazten ditu, batez beste);

          organismoan gantza metatzean, ugaztunok hotzetik babesten gaituen ehun adiposo edo gantz-panikulua osatzen dute;

          hainbat organo (bihotza, giltzurrunak, barea) heldu eta babesten dute;

Biokimikaren ikuspegi hertsitik, gantz-plegu arruntena triglizeridoa da (glizerina molekulari itsatsita hiru gantz-azido daudelako), horrelakoei gantz-azido derizte eta mota hauetakoak izan daitezke:

   aseak: giroko tenperaturan solido agertzen direnak (gurina, urdaia, gazta, ziho edo urina…) eta olioren bat: koko eta palmondokoa, kaltegarriak osasunarentzat;

  aseabeak: likido ohi daude sukaldeko giroan eta olio esaten diegu euskaraz (oliba, arto, ekilore olioak); mesedegarriak dira organismoarentzat, plasmako lipidoetan duten efektu onuragarriengatik eta, gainera, horietako batzuek organismoak  ezin fabrika ditzakeen mantenugaiez (funtsezkoak) hornitzen gaituztelako. Asegabe hauek izan daitezke:

a) monoasegabeak (oliba olioan, ahuakatean, fruitu lehorretan), kolesterol kaltegarria odolean mugiarazten dutenak, eta

b) poliasegabeak (palmipedo eta arrain urdinetan, ekilore  eta soja olioan), onuragarriak, hein desberdinetan.

trans motako gantzak: landarezko olioak hidrogenatzearen ondorioz lortzen dira eta aseak baino askoz arriskutsuagoak dira baina, merkatuan prezio merkeagoa dutenez eta legeriek debekatuta ez daudenez, margarina, opilgintza industrialean eta horrelakoetan agertzen dira, “landare olioak” edo antzeko epigrafearekin, zein landare den zehaztu gabe.

      sukaldeko koipeak: ahatearena, antzararena, behi giltzurrunekoa, txerri gantz edo urina.

  sukaldeko olioak: ahuakatearena, intxaurrena, amandarena, artoarena, ekilorearena, eukaliptoarena, hurrena, kakahuetearena, kartamoarena, koltzarena, koprarena, kui haziena, mahats haziena, mostazarena, makadamia intxaurrena, olibarena, palmarena, pistatxoarena, sesamoarena, sojarena.

          sukaldeko margarinak: egospenekoa, ekilore olioduna, koltzaduna, oliba olioduna, sojaduna, ohikoenen artean.

Pare bat hitz esatean…

16. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu