api-19 Bergarako “errellenoak”

 

Tresneria

 

Itsas karramarro handiak

 

Txangurrua (Maja squinado); es: centollo; fr: araignée de mer; en: spider crab. Gorputz biribil pikortsuko krustazeo honek hanka guztiak, luzeak, igualtxo ditu eta itsas izarrez, algez, trikuez, mihi-arrainez… elikatzen denez, horiek zaporea du bere jaki trinkoak.

Buia, petaka (Cancer pagurus); es: buey; fr: torteau; en: edible. Azal lau eta bi hagin eder mamitsu ditu aurrean krustazeo gautar karniboro honek (arrak emeak baino handiagoak), Europako karramarro handiena. Arra baino sabeltsuagoa da emea, eta goxoagoa jateko. Hankak erauzita ere, berriro ateratzen zaizkio, krustazeo askori bezala. Euskal sukaldaritza klasikoan txangurroa bere oskolean prestatzen den bitartean, egosteaz bestelako ontzerik ez diogu ezagutzen otarrainaren tankerako jakia duen dekapodo honi, buia izenekoari. Eme (koral edo arraba zoragarria aprobetxatzeko, olio-ozpinak moldatzeko, adibidez) astuna (hustu ez den seinale) eskuratzea komeni da beti. Egosita jatekoa bada, hartu kilo erdia laguneko; betegarri izateko (krepe, pikilloak…), berriz, horren erdia.

 

        Itsaski RZ

Txangurru donostiarra

Era honetan prestatzean honela egin izan ohi da, tradizioz: krustazeoa ur gazitan egosi eta, mamia eta hezurreria bereizita, jangarria barazki xehatuekin (tipula, porru, baratxuri, perrexila) erregosi eta oskolean sartzen da. Bertan, gurina eta ogi birrindua gainetik zabaldurik, labean gainerreko da une batez, tono gorri polita agertu arte. Oskolean bertan zerbitzatzen da.

19. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu