api-21 Esnegaina harrotzeko

 

 

Mantela eta mantala

Esnegaina harrotzeko

Esnegaina edo arrautza-zuringoak harrotzeko, jarri sardexka tenteka, hortzak platerari perpendikular: horrela aire gehiago sartuko zaio irabiatzen ari zaren gaiari. Platera hotz badago, lehenago harrotuko duzu. Harrotze horretan, kontua da produktuan aire burbuilatxoak txertatzea; zenbat eta aire-tanta gehiago, orduan eta arinago egongo da aparra. Turmixeko helizeak, beraz, buelta asko ematen dituelako bai, baina aire gutxi sartzen du jakian, geuk gora eta behera maneiatzen ez badugu.

Sarberriak

Litxia

(Litchi sinensis) es: lichi; fr: litchi; en: lychee. Txina hegoaldetik mundu zabalera hedatu eta ezagutarazi da 3 – 4 cm-ko fruitu hau, uda gorriko maizterra eta, egun, klima subtropikaleko herrialdeetan (Euskal Herri hezean, esate baterako) ekoitz daiteke.

Oskol gorri, krema edo zuria erraz kendurik, azal gogor eta bikortsuaren barruan dago litxiaren mami zuria, mahats zuriaren zaporekoa baino gazi-gozo edo garratz puntta batez eta arrosa-lurrin atseginez jantzia, mamitsu, zukutsu eta gozoa. Erdian, hazia, hezurrezkoa, baina ez barietate denetan.

Arbolatik mulkoka, txordoka bildu eta berehala belzten da azala, baina fruituak jangarri irauten du, bere aroma, zapore eta guzti. Ugari dabilen eskualdeetan denetik presta daiteke litxiekin (marmelada, jelea, zukuak, ziropak) baina gurean izaten duen prezioagatik eta oraino ezezagun iraungo duelako, fresko eta gordinik hartzea omen da dastatzeko modu egokiena. Bestela, ardotan luze beraturik.

Hemengo saltokietan natural (nekez), izozturik, lehorturik eta ziropetan, kontserban, komertzializatzen da litxia.

Txinako herri medikuntzan odolaren zirkulazioa hobetzeko, hanpadurak apaltzeko eta urdaileko trastorno batzuk sendatzeko baliatzen da.

21. apirila 2014 by edortagirre
Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu