api-25 Hostopilak

 

RZ eta azalpena

Hostopilak

Beratu ron edo koñaketan 100 g mahaspasa txiki; nahasi 200 g gazta fresko, 2 da esnegain eta 100 eztirekin, ipini hostopiletan eta ez utzi beratzen, kontsumitu berehala.

Zergatik “ez utzi beratzen, kontsumitu berehala”? Hostorea (hostoz hosto eratutako ore edo masa, hojaldrea; hostopila, beraz, hosto-opila) lama mehe-meheak dira, paraleloki antolatuak daudenak eta, erdialdekoak heze badaude ere, kanpokoak lehorrik daude, erabat deshidratatuak. Horregatik landu dugu orea hiru aldiz eta horregatik eduki dugu labean  mimo handiz. Emaitza: orri mehez osaturiko opil arin, fin eta kraskatsu, kurruskatsua.

Hori luze bustitzen badugu, orea berriro hidratatuko da eta kraskatsu izateari utziko dio, fideoek, babarrunek edo zopako ogi beltzaranak utzi dioten bezala.

Hostorea, beraz, egin berritan hartzea komeni da. Hortik aurrerako hondamenak ez dira profesionalaren erruagatik gertatuko, geu garaiz ez ibiltzearren baizik.

 

Kalekumeok basoan

Mihilua

(Foeniculum vulgare); es: hinojo; fr: fenouil; en: fennel. Negu-udaberri aldean dago gozoenik, landareak ur gutxien daukalako oraintxe. Usain belar, espezia eta barazkitzat milaka urtez kontsumitua, baita gurean ere.

Hala lur idorretan nola ur ertzean ugari, zernahitarako balio dute hosto urdin-berde lumatsuek, lasaigarri izan eta gure digestioa arintzeaz gainera,sukaldean eta mahaian, hara: olioa anis aromako loreekin usaintzeko, arraina arinki lurrintzeko (bouquet garni ezagunaren osagai dira), hostotxoak xehe-xehe ebakita eta bildu berritan entsaladan hartzeko, haragi sendoak (ehiza, txerrikia) orekatzeko, saltsak (maionesa, karamelu saltsa) janzteko, postreak aromatizatzeko, gaztainak egosteko (eta digestioa egitean, haizerik sor ez dezaten), izozkiak, galletak, matahamiak…zernahi.

Aukeran: erraboil biribil zuri potoloduna lehenetsiko dugu, hostaje trinko, itxi, berde distiratsukoa, zain zurrunak dauzkana.

Saihestekoa: erraboil luzanga, belaxka… ez da oso goxoa.

Kontserbatzeko: hozkailuan, zulaturiko poltsa batean, lau bat egun; bestela, ozpin edo oliotan.

25. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu