api-29 Perretsiko arrauzki arabarra

KULTURILLA

 

Ortuariez

sin: barazki, berdura, berdagailu; es: hortaliza; fr: légume (vert); en: (leaf) vegetable, green. Ortu edo baratzean ez ezik, negutegian eta bestetan ekoizten den landarearen atal jangarria, gordinik edo kuzinatuta. Barazkia eta fruitua gauza bera ez diren arren, batzuetan elikagai bera ortuari zein fruitutzat kontsumi (anana, banana, sagarra) daiteke eta bestetan ortuan daude barazkiak (arabarba, azenarioa) eta fruituak (meloiak, adiera batean; piperrak, bestean).

Atal horien arabera, honela sailka ditzakegu barazkiak:

a) orriak (aza, uraza, eskarola, berro, zerba, ziazerba, etab.), A eta C bitamina ugarikoak, fresko-fresko eta luze egosi gabe kontsumitu beharrekoak, mantenugaiak gal ez ditzaten;

b) zainak (zainzuri, kardu, banbu, borraja, apioa);

c) loreak (orburu, azalore, brokoli, kaparra);

d) lekak edo haziak (baba, leka, babarrun, ilar), proteina eta karbohidrato ugarikoak;

e) fruituak (alberjinia, kui, luzoker, kornixon, piper, tomatea);

f) erraboilak (tipula, tipulatx, baratxuri, porru, mihilua);

g) tuberkuluak (patata, azenario, erremolatxa, arbi, errefau, salsifia);

h) sustraiak (arbia, errefaua, azenarioa),

i) kimuak (alpapa, soja),

j) belarrak (perrexila, tipulin, estragoi, albahaka).

Barazkien prestaerek mugarik ez dutela frogatzen ari dira sukaldariak egunez egun, entsalada, eltzekari, zopa, pure, krema, menestra, postre eta edariak osatzeko.

Historian barrena, berdurak mundu zabaleko bazter guztietatik iritsi zaizkigu: Asia hego-mendebaldetik (baratxuria, azenarioa, erremolatxa, porrua, perrexila, ilarra, errefaua, aza), Afrikatik (kuia, gonboa), Europatik (apioa), Txina iparretik (aza, luzokerra, kui zuria, jengibrea, arbia, soja), Asia hego-ekialdetik (alberjinia, taroa), Hegoamerikatik (leka, tomatea, piperra, patata). Barazki gordinen kolorea nagusi duten substantzia bati dagokio, eskuarki:  berdeak dira gehienak, klorofilarengatik; laranja – horiak, karotenoideen presentziagatik;  purpura, ubel edo urdina antozianinak ematen du (ardo beltzean bezala); gorria, karotenoek ematen dute.

29. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu