api-30 Xanfarina


IRAGANEAN

1679 urtean Baionak 2.731 arrantzaleraino ditu: horietako 700 bakailaozaleak eta gainerakoak, baleazale. Utrech-eko itunarekin (1713) euskal kostalde osoa galtzaile suertatu zaigu: Donibane Lohitzune soilik salbatu da, bretoiei ikasitako sardina kontserbatzeko industriari esker.

Ez da harritzekoa Pierre de Lancrek XVII. mendearen lehen hamarkadan eginiko inkurtsio bortitzean adin guztietako sorginak topatzea: hilabete batzuetako umeak eta laurogei urte beteak zituzten amonak, muturretan. Gizonik ez, lehorrean. Emakumeak, euskalduntasunari uko eginiko inkisidorearen apetak bete nahi ezean, sutara.

 

ESPEZIALA

Perrexila

(Petroselinum crispum); es: perejil; fr: persil; en: parsley. Hitza grezieratik (petroselinon, harkaitzeko perrexila) dator. Usain-zaporetsua guretzat, tuberkulu jangarrikoa Europa Erdialdeko jatunentzat. Hamaikatxo bitamina eta mineralen iturri, baina janari bakoitzean gramo gutxi-gutxi hartzen dugunez… Kizkurtua (apaingarri fina), baleko; bestea, “euskal belar nazionala” dugu, saltsa berdearen errudun. Fresko eta lehorturik komertzializatzen da, gurean. Freskotan, ongailu (osorik, ehiza beratzeko, adibidez), apaingarri (adaxkatan) eta usain-zapore emaile (xehe-xehe ebakita, gordinik edo 2 minutuz frijituta) modura balia daiteke. Zopa, arrain, eltzekari, arroz, pasta, haragietan. Infusioan, diuretiko.

30. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu