Monthly Archives for apirila 2014

api-20 Baionako urdaiazpikoa

  Aberri Egunean ere, barau? Bazko egun, bazka egun  Euskal Herriko Aberri Eguna gaur, erresuma, erkidego eta gainerakoak gorabehera.   Beste hainbat hizkuntzatan legez, jana eta ogia sinonimo ez baina baliokide izan dira euskaraz, hamaikatxo adibidek irakatsi bezala: ogi ordu … Continue reading

21. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

api-19 Bergarako “errellenoak”

  Tresneria   Itsas karramarro handiak   Txangurrua (Maja squinado); es: centollo; fr: araignée de mer; en: spider crab. Gorputz biribil pikortsuko krustazeo honek hanka guztiak, luzeak, igualtxo ditu eta itsas izarrez, algez, trikuez, mihi-arrainez… elikatzen denez, horiek zaporea du … Continue reading

19. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

api-18 “Kurri” aginarraren oroitzapeneko arroz-entsalada

  ARTIKULUA  GAZTA, ETSAI EDO BIZIGAI “Artzaiak haserra zitezen, gaznak agiri zitezen” Ez da giro, atsotitzak bezainbeste istilu. Argi utzi beharko: katarroa asmatu aurretik ere, gazta hemen egin eta jaten zen. Etimologiak hala frogatzen du. Begira, bestela, ingurunera: latinez caseum … Continue reading

18. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

api-17 Korrokoia tomate-konpotaz

HIZTEGIA ASTINDUZ TXANTXIGORRIAK sin: txantxigorria, txintxorta; es: chicharrón. (< gantz txigorra, txigortua). Txerri gantz edo urdai zuria edo azala urtu edo frijitutakoan, geratzen diren pusketa solidoak. Iraganean, ospakizun giroko opil gozoak betetzeko erabili izan dira, aparteko elementutzat baliatuta. Bestetan, pusketa … Continue reading

17. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

api-16 Gasteizko baba freskoa

  KULTURILLA GANTZAZ PARE BAT HITZ  sin: koipe, urin, zigo, bilgor, gizen, lumera (ornodun itsastarrena), gantz-azido (biologian); es: grasa; fr: graisse; en: fat. Karbono, hidrogeno eta oxigenoz osaturiko substantzia, uretan disolbagarria ez dena eta giroko tenperaturan solido agertzen dena (olioa, … Continue reading

16. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

api-15 Zainzuriak nafar eran

  BARAZKI RZ Zaintzuriak nafar erara Ipini lurrezko kazolan baxoerdi bat oliba-olioa eta erregosi bertan baratxuri xehatuak (bat laguneko), hirugiharra (40 g. laguneko) eta urdaiazpikoa (nahi adina). Antolatu, horren gainetik, zaintzuri egosiak (pusketa erraldoietan ez, ahal dela, eragitean desegin ez … Continue reading

15. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

api-14 Txipiroia garbitzeko

SARBERRIAK LIMA BELTZ es: limón negro, lima negra; en: loomi, black lemon. Berez, gatz edo karedun uretan egosi eta eguzkitan luze lehorturiko lima arrunta da. Idortze prozesu horren amaieran mamia bera ere marroi ilun edo ia beltza izan daiteke eta, … Continue reading

14. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

api-13 Kausera eta kruspetak

  KULTURILLA BAINUETXEAK GUREAN Bainuetxeek biziki bultzatu zuten sukaldaritza, gastronomia eta elikaduraren aurrerakuntza Euskal Herrian XIX. mendeaz geroztik. Gipuzkoari dagokionez, lehena Zestoan sortu zen (1804); gero, Arrasaten (1825), Gabirian (1832), Aretxabaletan (1842), Altzola, Azkoitia eta Ataunen (1846), Ormaiztegin (1853), Lizartzan … Continue reading

13. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

api-12 Izkira

URTARRAK Izkira Izkira handia (Palæmon serratus) eta izkira zuria (Crangon crangon); es: quisquilla, camarón; fr: bouquet (commun); en: common prawn. Arroka tarteetan eta marearteko putzuetan bizitokia duen krustazeotxo kanibal eztendun urri hauxe da lagunartean txakolin ona edateko udaberri-udako eguarteko aperitibo … Continue reading

12. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

api-11 Oilasko frijitua

RZ errazak   Oilasko frijitua (4 lagun) Aukeratu kilo eta laurden edo kilo eta erdiko oilaskoa. Ipini oholaren gainean eta, labanarekin urratuz eta eskuarekin tiraka,  kendu azala. Xehatu baratxuri eta perrexila. Xehatzen ez badakigu, igurtzi plater zabala baratxuri batekin. Ondoren, … Continue reading

11. apirila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

← Older posts

Newer posts →

Tresna-barrara saltatu