mai-01 Legatz kokotzak

LANGILEARI, BEREA: ENTSALADA

Kulturilla historikoa            

20 minutuz maneiatu behar zela esan ohi izan da, XVII.ean hasi eta XX. mende arte. Herri-tradizio berria urria izan da: letxuga, tomatea, tipula. Edo entsaladila “errusiarra” (lekuan lekukoa, nork norena).

Ikuspegiak

Ia ez dakar alferrikako kaloriarik, “txuloa tapatu” baizik ez du egiten; ekonomia alorretik ez du altxorra galarazten, bariatua eta digestio arinekoa da, gainera.

 Tenperatura

Orain arte, fresko izan da entsalada, definizioz. Aurrerantzean, epel ere bai.

 Praktikotasuna

Ez egon entsaladaren beldur; bezperan sobratutako kondarrak ere sar daitezke biharamuneko entsaladan, txukuntasunez eta mimoz prestaturik.

Zer sartu?

Zernahi:

– Barazki guztiak, gordinik edo egosita,

– itsaskiak (nola ez!),

– arrainak: egosi, erre, keztatu, salsan egindakoak, olio edo eskabetxetan kontserbatutakoak…

– pastak, era denetakoak, 

– arroza, integrala edo zuria,

– haragia: oilasko, indioilar, untxikia, york, idi.. (arkumea izan ezik, agian),

– patatak,

– frutak: sagarra, aguakatea, anana, mahatsa, banana, laranja,

– fruitu lehorrak: gaztaina, hur, amanda, pistatxo, intxaurrak… zernahi.

 

Apailatzekoa        

– zaporearen bizigarria (ozpin, limoi zuku, ziape edo mustarda) eta ukia leuntzekoa (gazta, olio, jogurta…)

– olio lurrinduak: intxaurra, oreganoa, estragoia, ekilore, arto, oliba…

– ozpin lurrinduak: iltze, muskatua, anis txinatar, xerez, sagardo, arrozenak…

– gatzak: Añana, Maldon, Re uhartekoa, egunerokoa…

Horiek soilik edota besteekin nahasita. Edo hamaika motatako maionesak, zernahi erantsita: baratxuria, pattarrak, piper gorria, espinaka (krema), txanpinoi naturala, latako antxoa, perrexila, estragoia, xarbota, frijitutako urdaiazpikoaren zerrautsak…

 Aurkezpena

Zaindu egin beharko, aurrezki ekonomikoa ez nabarmentzeko, sikiera: koloreak eta antolamendua mimatzen hasi beharko euskaldunok ere.

 

01. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu