mai-12 Sandwich ogia

 

KULTURILLA

Benta

sin: ostatu, pausaleku. Herrigunetik kanpora, bidegurutze edo bide ondoan ohi zegoen ostalaritzako establezimendua (egun, ia erabat desagertu eta restop, motel eta antzekoek ordezkatua), bidaiariei ostatu ematen ziena. Bentak garrantzi nabarmena izan du Euskal Herriko historian, herritarrak bertan erosi izan dituelako autarkiazko baserriak eman ez dizkionak: elikagai, janzki eta lanabesak, batik bat, eta gizonezkoari, bereziki, edaria eta ohiko etxetik irten eta adiskideekin alkoholaren bidezko desinhibizioaz elkartzeko aukera, gure gizarte patriarkalean. Horren ondorioz, gizasemeen topagune eta, ezinbestez, kulturgune funtsezkoa gertatu da, komunikazioaren habia hartara iristen zelako aldameneko eta “mundu zabaleko” informazioa, historia, bertan elkartzen eta pausatzen ziren bertsolariak, kanpokoaren berri emaileak, etab. Herri denetan ziren bentak, toponimiak erakusten digun bezala: Bentazar, Bentaberri, Mañubenta, Bentategi, Bentaundi, Matxinbenta, Mikeltxoneko Benta, Goiko Benta, Mandubiko Benta…

12. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu