mai-18 Arkazi loreak eztiz frijituak

 

 

Etxekoandrea

sin: etxekoanderea, etxekanderea, etxandrea; es: ama de casa; fr: maîtresse (de maison); en: housewife.Familiako ama, gehienetan.

Alderdi gozagarriak (hurkoekin partekatzea, atsegin egin eta eskerrona jasotzea, baliagarritasuna agertzea, auto-estimazioa altxatzea) eta jasan beharrekoak (obligazioa, egunerokotasuna, ordutegi eta aurrekontu finkoa, premia, eskerronik ez jasotzea, morrontza) izan ditu etxeko sukaldaritzak etxekoandrearentzat.

Neolitotik, gutxienez, gizonezkoa kanpo lanetan jardun da eta emakumea, berriz, etxeko arduretan: gerente ziharduen aldetik, trebezia teknikoak (etxetresna elektrikoen funtzionamendua eta, batzuetan, konponketa), jakintza fakultatiboak (gaitzen prebentzioa eta terapia), ezagutza gastronomikoak (eguneroko bi otorduak ez ezik, jaiegunekoak eta apartekoak ere prestatzeko, janariak bariatuz, nori bere gustukoa prestatuz, etab.), ekonomiarako sena (aurrekontu urriarekin, oro har, aritu behar) eta beste hainbat dohain agertu behar izan ditu. Gizarte mota honetan jakituria horren transmisioa eten egin omen da behin betirako: aurrerantzean etxeko informazio emailerik izango ez denez, beste iturri baten bila abiatu beharko du interesik duenak.

Etxekoandre klasiko ganoradun batek, gure artean bederen, elikadurarekin loturiko zeregin hauen ardura bereganatu du:

ekoiztea (baratzean, etxaldeko oilategian, etc.),

biltzea (denen gustura, jakiak tartekatuz eta aurrekontu baten mugen barnean erostea, gastu horiek finantzatzea, trukeak egitea),

kontserbatzea (elikagaiak etxekoentzat jangarri iraunaraztea), prestatzea (jangaiak ebaki, lumatu, garbitu, zuritu, txikitu…),

kuzinatzea (maiz, otorduz kanpoko jakirik ere, denen zaletasunak asetzeko),

– sobratutakoa hurrengo baterako ostera jangarri bihurtzea,

– mahaia eta gainerakoak jarri eta jasotzea,

garbiketa lanak (mantelak, zapiak, sukaldeko ontzi eta tresnak, mahaikoak, lurra ekortzea…),

– elikatzeko sukaldeko eta mahaiko ekipamendu osoa ez ezik, espazioa ere puntuan eta garbi mantentzea,

– hondakinak garbitu eta ateratzea, bere burua gobernatzeko gauza ez diren etxeko adingabeko,

– gaixo eta zaharrak artatzea,

denborak neurtzea,

– lehengai, produktu eta zerbitzuen kalitatea kontrolatzea,

– elikagaien planifikazioa eta ikuskaritza zorrotz egitea, 

– senitartekoen osasunaz arduratzea,

– eguneroko elikaduraren inguruko jakinduria transmititzea

Urtean igande bakar bat izendaturik hori dena eskertu liteke?

18. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu