mai-23 Sasi-arkaziaren loreak

 

Kulturilla

Lorea, jaki

Euskal Herria, elikaduraren ikuspegitik, bitan banatzen da: hegoaldea aberats eta oparoa izan da menderik mende; Zuberotik Santurtzirainoko ipar heze hau, txiroa. Nafar eta arabar hegoaldetarrek zernahi izan dute jateko beti. Goikoek, gosete latzak.

Horregatik ez da harritzekoa loreak ere jangarritzat hartzea gure artean, apaindura bazterrean utzita.

Horrengatik, hartu behar den janariaren aroma estal ez dezan, mahaian lorontzirik jartzeari saihets egiten zaion arren, loreak (arrosa, izpilikua, jasmina) elikaduraren hastapenetik jan-edatekoen usain-, zapore- eta kolore-emaile izan dira mundu osoan. Orekan, harmonian, datza koxka. Egun ere makina bat lore ditugu jangarri edo janarien ongarri.

Hona horietako batzuk: aingeru belarra (sustrai, zain, lore eta hostoak), akazia (loreak), akilea (lore eta hostoak), arrosa (petalo, kuxkulu, hosto eta, batzuetan, fruituak), asta belarra (lore, hosto eta sustraiak), begonia (lore eta hostoak), belar bedeinkatua (lore eta hostoak), bitxilorea (lore, kuxkulu, hosto berriak), borraja (lore eta hostoak), bioleta (lore eta hostoak), dalia (tuberkulu eta loreak), ekilorea (petalo, kuxkulu, haziak txigorturik), ezkia (loreak), geranioa (lore eta hostoak), glizinia (loreak), hegoaldeko elorri zuria (lore, fruitu, hosto berriak), hiazintoa (loreak), hosta (lore eta hostoak), idi mihia (lore eta hostoak), ilena (lore, kuxkulu, hostoak), intsusa (lore, baia helduak), izpilikua (lore, hostoak), jasmina (loreak), juliana (lore, hosto berriak), kamamila (loreak), kaputxina (kuskulu, lore, hazi, hostoak), krabelina (loreak), krisantemo jangarria (kuskulu, lore eta hostoak), kuiatxoa (lore eta fruitua), labatera (lore, hosto, kuxkuluak), lila (loreak), lo-belarra (petalo, haziak), malba gorria (hosto, lore eta kuxkuluak), mitxoleta (petalo, hazi, hosto berriak), magnolia (lore, kuxkulu, hosto berriak), mimosa (loreak), ostargi belarra (erraboila, lore, kuxkuluak), pentsamendua (loreak), txiribita (lore, hosto, sustraiak), txikori belarra (lore, hosto, sustraiak), udaberri lorea (lore eta hostoak), tajeteak (lore eta hostoak), tulipa (loreak), ziguina (hosto, lore, kuxkuluak), ziabelarra (lore eta hostoak)…

23. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu