mai-24 Garrapiñatuak
Urtarrak
Erreboiloa(k)
Mota askotako (Scophthalmus, Phrynorhombus, Psetta, Zeugopterus espezieak) arrainak dira izen hori dutenak, denak oso berdintsuak (es: rodaballo;fr: turbot;en: turbot) itxuraz eta gustoz.
Itsastar nagusietako bat gastronomian, itsastarra denean (piszifaktoriakoa ugari dabil gure saltokietan, baina ez da iritsi oraindik bestearen gradu gastronomikora). Azal lodia pikor gogorrez josia du eta ertzetako hezurrak gelatinaz bilduak. Urte osoan salgai, bai itsastarra, baita haztegikoa ere komertzializatzen direlako.
Erreboiloak itsas hondoan bizi dira, aldez edo moldez ezkutaturik, eta dieta osasuntsua egiten dute: itsaski eta arrain freskoa. Ondorioz, gantz gutxiko mami fin, gihartsu (gelatina ez da gantza), tente eta zuria daukate, hezurrik gabea praktikan, negu partean goxoagoa dago. Arrain gehienek bezala, sua etsai du: hobe zukutsua ateratzen bada parrilla, plantxa, labe edo paderatik (court bouillon batean puntu-puntuan egosirik ere, paregabea). Mahairakoan, lagungarri askoren beharrik ez du, ez baitu zer ezkutatzerik.
Prestakuntza luzeagoetan trebezia handia erakutsi beharko du sukaldariak, arrainkia hobetzeko. Hona hemen gure artean ezagunak diren erreboilo batzuk:
erreboiloa, errondoa |
Scophthalmus maximus |
rodaballo |
barbue, turbot |
brill, topknot |
erreboilo arrunta |
Psetta maxima |
rodaballo |
turbot |
turbot |
erreboilo ezkatatsua |
Scophtalmus rhombus |
rémol, rombo |
barbue |
brill (fish). |
sasierreboiloa |
Zeugopterus punctatus |
tapadera |
targeur |
common topknot |