mai-25 arrozesnea (Aduriz)

 

Munduko jatetxerik onenetako baten chefak orain 12 urte egin zuen arrozesnearen formula irakurri duzue. Andoni Luis sukaldariarena. Bikaina. Berdingabea.

Goxoagoa nahi duzue? Begira ondorengo hau, etxekoa:

 

ARROZESNEA

Irakin litro bat esne, gatz amiñi batekin.
– Erantsi 100 – 125 gramo arroz (segun-eta nolakoa den) eta eduki su eztian ordubete, tarteka nahasiz eta astinduz, arroza ia-ia nabaritzen ez den krema horixka bihurtu arte.
– Erantsi 150 – 200 gramo azukre (kontuan izan jaki hotzetan gozotasuna ahultzen dela); ondoren, 200 gramo esnegain.
– Atera erretilu zabalera. Zabaldu gainetik kanela edota laranja-azala hautsetan.

Apaingarriak:
• gainetik, intxaur-, amanda-, hur-… hautsetan
• zabaldu azukre zuria gainaldean eta karamelatu sopletearekin (marmitako katalana egiteko bezala)
• intxaur, arrautza-zuringo eta azukre pittin batez osaturiko makarroiak
• paderan azukrez edo eztiz karamelatutako fruta pusketa erregularrak: mangoa, anana, banana, sagarra, udarea…
• fruta azal konfitatuak (zitrikoenak, batik bat)
• pinazi xigortuak
• esnegain, azukre eta neskafe, batera, jo edo harrotuak

25. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu