mai-28 Taloa

“Gatobas erosi dugu

Biskoxa, pastiza, gure hizkuntzan. Eskuarki, etxeko bixkotxa edo euskal bixkotxa aipatzean, euskal pastela (fr: gâteau basque, es: pastel vasco) adierazten da.

Lapurdiko bizkotxo tradizionala da, hasieran (eta oraindik ere) Itsasuko gerezi pelu edo beltzen erreximentaz betetzen zena. Bixkotxaren estreinako aipamenak Kanbon (XVII. mendean) agertu ziren; orduan, era askotako fruta-erreximenta (masusta, piku, gerezia) ezartzen zitzaion. 

Egun, krema pasteleraz. Honakoa, noski, erreximenta edukitzea baino ekonomikoagoa da: ez duzu erosi behar auskalo zenbat (salduko duzun jakin gabe), ez duzu prestatu behar, ez duzu gorde behar (flaskoren bat hautsi eta…). Egokiena, krema pastelera egin (edo industriala erosi), eta kito.

Baina hori ez da etxe biskoxa. Hori beste gauza bat da.

 

28. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu