mai-29 Nafarroako amuarraina (Patxi Abad)

 

ABRIKOTA
sin: arbeletxeko, briska, duraza, duranzana, gurazao, kuntzun, mertxika, metxika, mixika, mujika, muxerka, muxika, muxilka, muxurka, preseka, toaxa, tuatxa… (Prunus armeniaca); es: albaricoque; fr: abricot; en: apricot.

Arabieraz, “ekiaren gorringoa”; euskarara, latinetik (præcox, goiztiarra). Euskal izen ugariek erakusten dutenez, gure artean arrunt ezaguna izan den fruitu ahogozagarri hori edo laranja koloreko mamidun hau ez da klimaterikoa, landaretik kendutakoan mamia ez da gozatzen eta, gainera, garraioa ez du gustukoa (horregatik prozesatzen dira gehientsuenak, marmelada egiteko adibidez, freskotan saldu ordez).

Lehortzeko bereziki egokia izanik, helduegia dagoenean ere gazi-gozoago agertzen da ura galdutakoan, “belarri” moduan.

Sukaldaritzan, ehiza eta haragi sendoen orekatzaile, gozogintzan oso erabilia, fresko (gordinik, konpotan), lehor (neguko konpota-belarria) zein kontserban (marmelada, konfitura, jelea, ziropan).

Kultura batzuetan hezur barruko almendra (damaskoa) kontsumitzen bada ere (mazapanaren ordez, persipana egiteko, ipar Europan), adieraz dezagun azido zianhidriko pittin bat daukala; aleren bat jatea ez da arriskutsua, dena den.
Aukeran: (3-4 ale laguneko) mamitsu, koloretsuak, suabe baina ez guri, ez samur. Heldu aurretik jasotzen bada, kolorea gorritu eta mamia guritu bai baina fruitua, gozatu ordez, irintsu eta geza geratuko da.
Saihestekoak: heltzakak, gogorregiak, kolpatutakoak, usain goxoa ez dutenak.
 Kontserbatzeko: abrikota bere sasoian eta jatorritik asko urrundu gabe kontsumitzen da, ez baita garraiozale handia, ezta iraupen luzeko fruitua ere. Sasoia igaro ondoren kontsumitu nahi bada, lehortu, gazitu, erreximenta bihurtu, ziropetan gorde edo beste prozedura bat aplikatu behar zaio.

 

29. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu