Monthly Archives for maiatza 2014

mai-21 Frikatza

      Frikatxa Edo barrukia, edo tripotx, biriki zein gibelerrai, edo pikatxa… Amaren esnea oraino edoskitzen ari den axuriaren odola bildu eta mamitua, puska txikitan ebakitako heste egosiak, berdura (aukeran, tipula, baratxuria, porrua, piper berdea) eta arrautzak su txikitan … Continue reading

21. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mai-20 Arbigara arrasatearrak

  Arbigara Erdi Aroko laborarien (eta Espainiako Gerra Zibilaren osteko herritar xumeen) barazki unibertsal izan zen honi urteko lehen hiletan erauzi behar zaizkio lehen hosto eta zain samurrak. Gatz eta olio tanta batez prestaturiko ur irakinetan sartu eta, berriz irakiten … Continue reading

20. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mai-19 Ardorako egur motak

  Kulturilla Sagardo ontzien aspaldiko neurriak Baionako kaian XV. mendean agertzen direnak, Ternuara eramateko: –          pinta: 0,77 litro, egungo botilaren antzekoa, –          pota: 2 pinta, 1,54 l, –          herrada: 10 pot, 20 botila, 15,4 l, –          setierra: 5 herrada, 75,9 … Continue reading

19. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mai-18 Arkazi loreak eztiz frijituak

    Etxekoandrea sin: etxekoanderea, etxekanderea, etxandrea; es: ama de casa; fr: maîtresse (de maison); en: housewife.Familiako ama, gehienetan. Alderdi gozagarriak (hurkoekin partekatzea, atsegin egin eta eskerrona jasotzea, baliagarritasuna agertzea, auto-estimazioa altxatzea) eta jasan beharrekoak (obligazioa, egunerokotasuna, ordutegi eta aurrekontu … Continue reading

18. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mai-17 Errisimenta

    Barkamen oharra Orri honen egile prosaikoak barkamenak eskatu behar dizkizue, orain 12 urte plazaratu zuen Almanaka liburuam “errisimenta” idatzi zuelako, besterik kontrastatu gabe. Geroztik, geografikoki alfabetatzean, ezagutu du hitz horren forma hedatuana: “erreximenta”. Horixe bakarrik darabil bere Elikadura … Continue reading

17. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mai-16 Perrexilezko saltsak (1)

  Zainzuri “nagusia” sin: esparrago, frantses porru (neologismo gutxi erabilia) (Asparagus officinalis; A. albus, A. tenuifolius, A. maritimus: azken hau, mikatz-mikatza); es: espárrago; fr: asperge; en: asparagus. Aspaldi-aspaldi Eurasia epelean ezaguna: Egipto klasikoan preziatua, Grezia eta Erroman estimu handikoa, mila … Continue reading

16. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mai-15 ‘Ajoarriero’ bakailoa

  Ajoarriero Laborari, nekazari, abeltzain eta, orokorki, baserritarraren eguna da gaur. Aurreko bi hitzek iradoki bezala, laboratzetik, nekatzetik ogibidea ateratzen duten emakume eta gizon horiena. Gaur egun, elikagai industrialetatik salbatuko omen gaituzten horiena. Zorionak eta animo denoi, gure osasuna, gure … Continue reading

15. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mai-14 Antxoen errepertorioa (Busca Isusi)

  } Antxoa sin: bokarta (Engraulis encrasicholus);es: anchoa; fr: anchois; en: anchovy. Arrain urdinetan sailkatua, sarda handitan dabil ur epeletan, maiz lehorretik gertu: bertan harrapatu izan da, inguru-sarez, eskuarki, baita egun argiz ere. Bizkaiko Golkokoa eta, bereziki, etxetik gertukoa denean … Continue reading

14. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mai-13 Perretxikoen ‘Izaskun’ krema

  MANTELA ETA MANTALA PATEA ETXEAN EGINGO DUGU             Pate = foie-gras? Hasteko, bi kontu bereiziko ditugu: patea eta foie-grasa. Patea pasta-tik dator (horren sinonimoa, espainiera zaharrean, pastel): hainbat osagai landuz eta xehatuz moldatu den ore bat da, jatorrian. Foie … Continue reading

13. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

mai-12 Sandwich ogia

  KULTURILLA Benta sin: ostatu, pausaleku. Herrigunetik kanpora, bidegurutze edo bide ondoan ohi zegoen ostalaritzako establezimendua (egun, ia erabat desagertu eta restop, motel eta antzekoek ordezkatua), bidaiariei ostatu ematen ziena. Bentak garrantzi nabarmena izan du Euskal Herriko historian, herritarrak bertan … Continue reading

12. maiatza 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

← Older posts

Newer posts →

Tresna-barrara saltatu