eka-07 Mihi-arraina

 

MIHI-ARRAINA
sin: lengoradua (Solea vulgaris vulgaris); es: lenguado; fr: sole; en: sole. Bi mihi-arrain mota ezagutzen ditugu gurean:

–  m. buruhandia (Dicologlossa cuneata); es: acedía; fr: céteau; en: thickback sole. 

– hondarreko edo hareako mihi-arraina (Pegusa lascaris); es: lenguado de arena; fr: sole pole; en: sand sole.

Ur epeleko hondoetan, hondar azpian ezker aldera etzanik bizi da alferrontzi hau, alderdi zuria behera eta goialdean azal iluna, arrantzaz (krustazeo, mulusku, har eta arraintxoez elikatzen da) bestelako ariketa handiegirik egin gabe.

Bere burua aintzat daukan jatetxe orotako kartetan agerki, hamaikatxo eratan prestatzeko aukera ematen du. Jaki zuri, hertsi, trinko, finekoa, ongi kontserbatzen da hozkailuan arrain zapal hau. Soilean ere zoragarria da kilo laurdeneko mihiarraina lagun batentzat. Ez kendu azala, plantxan edo arranparrilan erretzekoa bada.

Erne erostean, mihiarraintzat beste espezie batzuk saldu izan ohi dute eta (mihiarrain tropikala, amerikarra, limanda…). Diminutiboz deitzen dena (lenguadina, etab.) ez da mihi-arraina.

07. ekaina 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu