eka-12 Zapoa almendra-saltsaz

Angurria

sin: sandia (Citrullus vulgaris, C. lanatus, Cucumis vulgaris, Cucurbita citrullus, etc.); es: sandía; fr: pastèque, melon d’eau; en: watermelon. Euskara orbangabean sorturikoa dirudien angurri hitza Italian ere erabiltzen dute (anguria) oraino euskaldundu ez diren herritarrek. Afrikar jatorrikoa baina sehaska Asia ia osoan zabaldu zuen. Egiptoko faraoien gutizia izan zen, orain 4.000 urte eta sandiarekin egiten ziren sorbeteak Grezia atikoan eta Erromako monarkian bertan ere. Jangarririk potoloena, kuiarekin batera: 120 kiloko alerik ere jaso omen da. Karga bai, baina funts askorik gabea: angurriaren mami harroaren %92 ura da. Egun, ingeniari genetistak sandia txikiagoak eta kubikoak ere diseinatu dituzte, ohiko forma eta tamaina horietakoak ez baitira komertzializatzen errazak.

Angurria frutatzat har daiteke janarien amaieran hartzen delako, zapore gozokoa delako, etab., baina, meloia bezala, lurrean sortzen da: hor barna doazen zain luze-luzeetatik lore maskulinoak zabaldu, ondoren femeninoak, eta erleek burutzen dute prozesua: angurriak era, tamaina, kolore guztietakoak daude. Mamia, umotutakoan, gorri, gozo, kraskatsu eta biziki zukutsua, ederra uda hasieratik udazkenera arte, saltokian eskura dugun garaian. Tartean hazi beltz ugariak agertzen dira (badira egun hazirik gabeko barietateak ere). Hazi horiek, xigortuta, jangarri goxoak dira eta postreak osatzean baliatzen dituzte ra. 
Aukeran: (500 g laguneko, azal eta guzti) hauta ezazu arina, azal lau eta marka gabekoa; erosi zati bat bakarrik eta, dudarik izatekotan, dastatu; heldua dago, baldin eta lurra ukitu duen partea horia bada; hatzarekin kolpatzean “huts soinua” atera behar du.
Saihestekoa: lurra ukitu duen parte hori berde edo zuri agertzea: goizegi bildu den seinale; etxean garatu bai, baina ez da gozatuko.
Kontserbatzeko: astebete, hozkailuaren behe aldean. Gogoan izan sandia, landaretik erauzitakoan, ez dela umotzen, heltzen.

12. ekaina 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu