eka-19 Almejak saltsa berdean

 

MELOIA
(Cucumis melo); es: melón; fr: melon; en: melon.

Guri, latinezko (melis, ezti) edo grezierazko (melon, sagarra) hitzekin loturik dagoela iruditzen bazaigu ere, arabieradunen gose-egarriak arinki asetzen dituen “zeruko oparia” omen da, etimoz.

Itxura luzanga eta biribilekoak, pisu denetakoak (400 gramotik 20 kiloraino), hori eta berdeak, azal zimurtsu eta laukoak, mami zuri, hori, berde, arrosa, laranja kolorekoak… 

Espezie asko merkaturatzen dira gure artean (Europan 3.000 barietatetik gora zeuden erregistratuak 2010ean):

apo azala: fruitu obalatua, azal berde ilun eta “idatzia”, zimurrez josia; mami zurixka, gozoa, zukutsua, ez oso lurrintsua,

ezti meloia: ale ia esferikoa, 2 kilo ingurukoa, azal laua, gris aldera; mami zuri berdexka; ez du ezaugarri nabarmenik, baina luze kontserbatzeko balio du,

anbrosia eta galia: biribila, txikia, laranja koloreko mami ez oso gozoa, lurrintsua, ukitu bigunekoa, baina umotze puntu luzekoa denez, meloi horiak bazterrean utzi ditu bi hauek,

cantalupo: jatorriz Asia Txikikoa, Italian Errenazimenduan sartua, Frantzian ospea hartutakoa; ale biribil txikia, kilokoa, azal lau edo “idatzia”, laranja koloreko mami zukutsu eta denetan lurrintsuena, umotze klimaterikoa du.

Aukeran: (kilo bat meloi lau lagunentzat) astun, gogor, azal zimurtsukoa eta, batez ere, lurrintsua; baina lurrintsu izatea bakarrik ez da heldutasunaren bermea; muturretan hatzak zanpatu eta (jende asko horrelaxe ibili ez bada) samur bilatuko du. Seguruena, saltzaileak irekitako ale ona hautatzea.
Saihestekoa: ale arina, kolore irregularrekoa, orbanduna.
Kontserbatzeko: etxean ongi helduko da meloia baina haztatu muturra, nola doan jakiteko.

 

19. ekaina 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu