eka-22 “Marzelina” fruta pudina (Xatur Eraña)

KATALUNIAKO GASTRONOMIA
Azalpen orokorra: antzinako tradizioaren haritik dator Herrialde Katalanetako sukaldaritza, mediterraneo peto-petoa da eta eskualde horretako lehengai tipikoak erabiltzen ditu jakietan: arroza, pastak, barazki freskoak, frutak, oliba olioa eta itsasoko arrainak.
Berezitasunak: mar i muntanya,  hots, mendi-itsasoaren elkartzea: arrain eta itsaskiak lehorreko haragi eta berdurekin ontzi berean uztartzea, osagaiak  txandaka kuzinatuz eginiko arrozkiak, fideuá, erromatarrengandik harturiko lekale lehorrak, judu eta arabiarrengandik pasta edo gozokiak, itsasturiek eta zamaltzainek bazter guztietara ekarritako bakailaoa, coques (pastel antzekoak), mortairuan zanpatuz prestatzen diren picades (baratxuri, amanda, olio…), suquets (saldak), iparraldeko arrantzaleen bullinadek, lehorreko mongetes (indaba edo babarrunak), piperradaren antzera, mota desberdinetako berduren escalivada edo samfaines, cargolades (barraskilo jateak), etab.
Janariak: jaikitzean gosaria, goiz partean hamarretakoa, eguerdian bazkaria, arratsaldean askaria eta ilunabarrean afaria, teorian bederen. Bazkariak hiru elementu ditu gaur: sarrera (zopa, entsalada, barazkiak), jakia (proteikoa: arrautzak, haragia, arraina, berdurekin lagundua) eta postrea (gozoa: fruta, jogurt, krema).
Osagaiak: oliba olioa, kostaldean arrain eta itsaskiak, txerrikia, pastak, fruitu lehorrak (pinazia, amanda, hurra), azafraia, baratxuria, tomatea, erromeroa, ezkaia, ereinotza…
Saltsak: sofregit (tipula, tomate eta, inoiz, piper gorri frijituak), maionesa eta all-i-oli (maionesaren antzeko emultsioa), balandra (arraina laguntzeko), romesco (tomate, ñora, amanda, baratxuri, olio eta bestek osatua), etab.
Koipe edo gantza: azken bi mila urteotan oliba olioa, gehienetan.
Gaztak, hestekiak: gazta ugari (mató edo gaztanbera, ahuntz esnezko montsec eta garrotxa, ardi eta behi esnezko serrat, llenguat…) eta hamaika plegutako txerriki hestebeteak (botifarra, fuet, sobrassada, secallona, longaniça…).
Postre eta gozokiak: krema katalana (berez edo besteren betegarri), ensaimada (txerri gantzez eginiko opila), coca gazi eta gozoak (tortell), mazapan eta pinaziz osatutako panellets, mel i mató (gaztanbera eztiarekin), turroiak, amandaz eginiko hamaika opil, galleta eta pasta.
Edariak: cava da bertako ardo ezagunena, kalitate bikainekoa, baina badira mahasti ospetsu eta beste hainbat ardo zuri, gorri eta beltz handi Herrialde Katalanetan.

 

 

22. ekaina 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu