eka-29 Borrai hosto gozoak

 

BREIZH edo BRETAINIAKO ELIKADURA

Azalpen orokorra: sukaldaritza atlantikoa, kostaldeko herrietan arrain-itsaskien presentzia nabarmena; galiarren eta erromatarren eragina jaso du Bretainiako dieta zeltak mendetan eta, egun, biziki landutako oreak eta betegarriak dira elikadura herritarraren bereizgarria.
Berezitasunak: orburu, berro, tipulatx eta azenarioak, coco indabak (zuriak eta biribil samarrak), barraskiloak; misera, ostra eta beirak, kaoteriad (itsaski edota arrainen kalderadak), gurin gazia, Guerandeko gatz larria, arrain eta itsaskiak laguntzen dituen armorikar saltsa (nonbait, “amerikar” bilakatua), salikornia (itsas zainzuria), larre gazietako arkumea, krepe ezagun globalizatuak, kouign amann (gurinezko bizkotxoa), farz fourn (gari irin, arrautza, gurin, azukre edo ezti eta esnez osaturiko pastela, inoiz aran osoak dauzkana), kig ha farz (“haragia eta irina”), odolkiak, lau laurdenak (gurin, irin, azukre eta arrautzez, neurri berdinetan, osatutako bizkotxoa), erreximentaz beteriko harstum pastela, saltxitxaz beteriko enpanada, gaztak (Curé nantais, Machecoulais, Petit Breton, Chandamour, Saint-Gildas-des-Bois, Ti Pavez), etab.
Edariak: Bretainiak sagardo asko ekoitzi du antzinatik: ezaguna da Cornoualleko sagardoa, kir (andere-mahats beltzaren krema eta sagardoaren nahasketa), lambig (sagardo-pattarra); Muscadet (moskatel) ardo gozoa, chouchenn (hidromiel), garagardoa oraindik orain hasi da egiten.

 

29. ekaina 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu