uzt-16 Olagarro zopa

ARRANTZA KANPAINA HISTORIKOAK

Itsasoan eman beharreko ordu kopuruaren arabera, arrantza mota hauek ditugu:

– baxurakoa (egun bakar edo gutxiko lanaldia),

– altuerakoa (asteren bat) eta

– altuera handikoa (hilabeteak).

Izen horiek kostaldetiko distantzia baizik adierazten ez duten arren, geroz eta lausoago daude.

Baxurako arrantzontziak euskal kaietatik Madeiraraino doaz atunetan eta altuerako bou (galizieraz, idia) eta, batez ere, vaca motako baporeek euskal kostaldetik gertu-gertu dihardute lanean.

Badago beste desberdintasun nagusi bat, oraino: altuerakoek arrastan bakarrik harrapatzen dute arraina eta baxurakoek, aldiz, amuz (era askotan: xaxian, kanaberaz, pertxalez, trezaz, etab.) eta inguratze sarez (antxoa, txitxarroa, sardina, berdela).

Historikoki, arrain mota batzuk noiz ekar zitezkeen xedatua izan dute itsas kofradiek, erlijio katolikoaren iragazkitik paseak, gehientsuenak (egun seinalatuei izena eman behar baitzitzaien). Hona baxurako kostera haietako batzuk (altueran, harrapaketa beti egon da libre):

– bisigua, Santa Katalinatik San Blas arte;
– sardina, Karmenetatik Ama Birjina arte;
– legatza eta antxoa, azaro hasieratik apirila arte;
– txitxarroa eta berdela, neguan;
– atuna eta txipiroia, uda-udan;
– angula, udazkeneko azken egunetan hasita.

Eguraldi txarrak, arrainaren prezio eskasak edo ospakizunek adierazitako “bandera egunetan”, ikurra Kofradian altxa eta horrek berariaz galarazten zuen itsasora irtetea.

Antton Olariagaren artelana

Argazkia: Kepa Sarasola Gabiola

 

 

 

 

 

 

 

 

 

16. uztaila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu