uzt-10 Hegaluzea tomatez

ATUNDARRAK

Herri hizkeran nahastea nagusi izan dugu atunen izen kontuetan ere, euskalkien eta bestelako faktoreen eraginagatik.

Orain mende erdia atuna oso ugaria zen baina, balio ekonomiko eta gastronomikoa hartu eta aitortu ahala, kontsumoa biderkatuz joan zen; produkzioa ez, ordea.Egun, atun sardak urriak dira, harrapaketa ere biderkatzearen ondorioz.

Goialde ilun eta behealde zilarkara dituen arrain hau mundu osoan da ezagun, jangarri eta arras hidrodinamikoa: 70 kilometro orduko har dezake igerian. Ur epelekin bisitari datorkigu eta udazkenean badoa berriz hegoaldera.

Aproposa da era askotan prestatzeko: labean, plantxan edo arranparrilan errea, olio ttantta batean frijitua, marmitakoan, tipuleztatua, tomate saltsa eta piperradaz, gordinik (limoi zuku, olio eta gatz pittin batez), kontserban (oliotan, eskabetxetan)…

Su biziak eta egospen luzeak kalte egiten diote, lehortu eta jangaitz bilakatzen baita berehala. Nolanahi ere, arrain hauen edertasuna hobe gehiegi ez janztea, lehengai biluziaren aparta dasta dezagun. Gezurra ematen du hainbeste arrain izateak familia berean; hona gure arteko atun ezagunetako batzuk:

Amia, atuntxikia (Euthynnus pelamys); es: listado; fr: thon atlantique; en: skipjack.
Atun beltza (Thunnus atlanticus); es: atún de aleta negra; fr: thon noir; en: blackfin tuna
Haginzorrotza, atuntxikia (Sarda sarda); es: bonito (del Atlántico), caballa; fr: pélamide, bonite à dos rayée; en: atlantic bonito
Hegaluzea, atunzuria (Thunnus alalunga, Germo alalunga); es: bonito, albácora; fr: germon; en: long-finned tuna.
Hegats horia (Thunnus albacares); es: rabil, junco; fr: thon à nageoires jaunes; en: yelowfin tunny.
Lanpoa, lanpo bularpikarta (Euthynnus alletteratus); es: bacoreta, atún pequeño; en: little tunny.
Lanpo sabel-marraduna (Katsuwonus pelamis); es: barrilete, listado; fr: bonite à ventre rayé; en: skipjack tuna.
Makaela, berdela, ugerba (Scomber scombrus); es: verdel, caballa; fr: maquéreau; en: atlantic mackerel.
Melba, makaela (Auxis rochei rochei, A. thazard); es: bonito (del sur); fr: bonite à dos rayée; en: atlantic bonito.
Moja, begihandia (Thunnus obesus); es: patudo; fr: thon obése ; en:bigeye tuna.
Zimarroia, atungorria, hegalaburra, hegalmotza (Thunnus thynnus); es: cimarrón; fr: thon rouge; en: bluefin tuna.

 

10. uztaila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu