Uzt-22 Arroz-entsalada

 

PLATER KONBINATU

es: plato combinado; fr: plat unique; en: blue-plate special (AEB).

Jatetxe batzuetan ematen duten berariazko jatordu honetan, plater bakar batean zerbitzatzen dira otorduko osagai guztiak, batera. Eskuarki, frijigailuetan eginiko jakiak dira gehienak eta, maiz, elikagai izoztu merkeak dira erraz eta denbora laburrean prestatzen direnak. Hona hemen plater konbinatuko osagai arruntenetako batzuk:
– txipiroi frijituak, maiz txokoa, txipiroiaren ordez;
– hirugihar frijitua: xerra pare bat;
– kroketak: industrialak, hiruzpalau ale;
– oilasko bularki erre edo frijituak
– arrautza frijituak: pare bat, normalean, protagonista arrautza bada;
– patata frijituak: izozturikoak, beti;
– arrain frijitua: irin, arrautza eta ogi birrindutan bildurikoa;
– urdaiazpiko edo txerri solomo frijitua;
– xerra edo eskalopea, ogi arrailetan pasatu eta frijitua;
– cordon bleu edo sanjakoboak: urdaiazpiko egosia eta gazta biltzen duten bi xerra (oilasko, indioilar edo txahalkia), irin, arrautza eta ogi birrindutan pasatu eta frijituta;
– surimizko jakiren bat, hotz, maionesa edo beste saltsa batekin;
– piper morroak: kontserbakoak, prestatu gabeak;
– piper berde frijituak;
– entsalada, gehien-gehienetan: letxuga, tomatea, tipula, olibaranak…

 

22. uztaila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu