Uzt- 23 Kalderetea

KALDERETEA
Hegoaldean, Nafarroan eta Araban, etxetik kanpo batik bat, nekazariak talde-lanak (eta, egun, herriko festen edo antzeko ospakizunen ondoriozko parranda) egitera elkartzen zirenean, prestatu eta kontsumitu izan duten jakirik ezagunenetako bat da.

Hastapenetan jaki soila bazen ere (ogia edo patata, gosea kentzeko, eta berduraren bat, gustua emateko, ur santuaren laguntzari esker; errekan karramarrorik, arboletan perretxikorik edo hegaztirik egokitzen bazen, bejondeiela!), kalderetearen osagaiak biderkatu egin dira: ahal den haragia (oilaskoa, aharikoa, urdea, untxia, txahala, txoriak, erbia…) eta patatak izaki, barazkiek (azenario, tipula, azalore, baratxuri, borraja…) eta hestekiek (txorizoa) ezinbesteko grazia ematen diote.

Jatekoa ontziak bataiatu du, beste askotan bezala (sartenekoa, marmitakoa, eltzekoa…): su gainean egongo den hiru hankadun pertza burdinazko sendoak. Esan gabe doa, kalderetea dagoeneko ez da merkea, ez eta prestatzen erraza ere.

Baina badu alderdi zoragarri bat: talde-lanean osatzen da, denek edo ia denek hartzen dute parte jakia moldatzean, denak kezkatzen dira, askok abilezia erakutsi behar dute, sua piztu behar da, janaria jai giroan luzatzen denez, ez da gosea kentze hutsa, konbibentzia baizik, telebistarik ez ohi dagoen lekuetan egiten da… Gauza bera ote da hori egin eta pizza bat telefonoz enkargatzea?

23. uztaila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu