Uzt- 24 Usako errotako ezkailuak

PEPINO, LUZOKER edo KUIA-LUZEA

(Cucumis sativus); es: pepino; fr: luzokerra; fr: concombre; en: cucumber.

Asia osoan duela 3.000 urte ekoizten hasi zen baina Euskal Herri hezean, ezaguna eta hein batean preziatua izan arren, ez omen du erabateko arrakasta bildu oraino. Zergatik? Adineko jendeak ez baitu gogoko, irentsi eta, handik tarte batera, ahora berriro etortzeko arriskuagatik, gizakiarentzat erraz digeritzeko modukoa ez den zelulosa ugari daukalako edo, agian, gure zapore kulturalen zerrendan alta eman ez duelako.

Hori saihesteko, ordea, kontsumitu azal eta guzti, ikuzi ondo uretan baina ez zuritu, ez azala kendu.

Hemen, etxeko sukaldea zehatz-mehatz ez dakien batek baino gehiagok kalabazinarekin nahasten du. Pepinoa zehaztea oso-oso erraza da: irakurri letreroa.

Ipar Europan zopa eta eltzekariak osatzeko erabiltzen bada ere, gure eskualdean gordinik entsaladan kontsumitzen da, xerra mehetan ebakita (baina azalik kendu gabe), bildu berritan, fresko-fresko, heldutasunera iritsi aurretik (hortik aurrera, haziak nabarmenduko zaizkio).

Entsaladan hartzekoa bada, sartu olio-ozpinetan tomate heldu bat, xehe-xehe ebakita, adibidez.

Aukeran: (200 g laguneko, entsaladan) kolore berde uniformekoa, distiratsua, tente, lau, zuzen, zurtoin gogorrekoa.
Saihestekoa: orban horiak dituena, 0,4 kilotik beherakoa (ez baitago heldua eta, beraz, zaporerik ez duelako ), zimurtsua, okerra…
Kontserbatzeko: argi, bero eta lehortasunetik kanpo.

 

24. uztaila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu