Uzt-30 Txarpoila

GALIZIAKO GASTRONOMIA

es: cocina gallega; fr: cuisine galicienne; en: galician cuisine.

Azalpen orokorra: baliabideen eskasia medio, Galiziako sukaldaritza soil-soila izan da tradizioz, bai lehorrean (txerria euskarri), bai itsasaldean ere (arraina oinarri). Historian aurrera eginik, osagai asko eta kalitate handikoak ditu oraingo gastronomiak.
Berezitasunak: empanada (atun, sardina, muskuilu, bakailao, txerrikiz… beterikoa), caldo galego (salda galiziarra, aza eta patataz osatua, ugaria), polbo a feira (olagarro egosia, piperrauts gorriz eta olioz ondua), cocido (eltzekari tradizionala), caldeirada (arrain eta papataz osatutakoa), churrasco (txahal edo txerri saiheskia, arranparrillan errea), callos (tripakiak, batzuetan barbantzuekin prestatuak), turistentzako mariscada oparoak, lacon con grelos (txerrikiz, patataz eta azaz osaturiko neguko eltzekari “nazionala”, ugaria)…
Osagaiak: arrain-itsaski ezinago ugariak mitikoak dira kostaldean; lehorrean, greloa, patata, gaztaina, piper berde txikia, era askotako hestekiak, etab.
Gazta: behi esnez ia bakarrik egin izan dira Galiziako gaztak; hauetan entzutetsuenak tetilla izenekoa (titi itxuragatik, behi esnez egina), San Simon da Costa, Cebreiro eta Arzua-Ulloa aldeko gazta krema ere estimazio handikoak dira.
Hestekiak: chouriço (txorizoa), androlla (txerri okela eta azal errea, pusketa txikitan, piperrauts gorri, baratxuri eta gatzez ondua), botelo (heste itsuan sartutako txerriki pusketez osatua).
Postre eta gozokiak: Santiagoko tarta amandazkoa, filloas (krepe antzekoak), orellas (esne, arrautza eta irinez prestatuak),
Edariak: ardo ezagunenak Ribeiro, Rias Baixas, Ribeira Sacra, Monterrei eta Valdeorras izenekoak dira. Mahats barietateak bertakoak dira, nekez ikusten dira Portugaleko iparralde eta Galiziatik at, queimada (su emaniko uxuala, azukre, limoi eta kafe aleekin prestatzen da), belarretako uxualak, caña alkoholtsua.

30. uztaila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu