Monthly Archives for abuztua 2014
Abu-31 Anana- eta koko-tarta
Abuztuaren 31a gaur. Ingelesek, espainolek, frantsesek eta portugesek ederki dakite edo jakin beharko lukete 1813ko egun horretan (ere) Donostiari su eman ziotela, donostiarrak jipoitu, bortxatu eta akabatu zituztela, Donostian zegoena txikitu eta lapurtu zutela… Eta Espainiak Donostia berreraikitzeko baimenik ez … Continue reading
Abu-30 Bilboko ziazerba-tarta
MONGOLIAKO GASTRONOMIA Nolaz ahaztu abuztu honetan euskaldun asko-askoren oporleku berdingabe horrekin? Aurtengo oporrak non eman oraindik erabaki ez baduzue, hortxe duzue toki zabala, euririk gabea, freskoa, jendetzarik ezagutu ez duena… Bilbotik irten eta lasaitasun ederra topatzeko lekua, alegia. Azalpen … Continue reading
Abu-29 Tomate freskagarria
PORTUGALGO GASTRONOMIA Portugalgo elikaduran itsasoak eta lehorrak bat egiten dutela esango dizute aditu ospetsuek baina ez sinetsi aristokrata horiei, horretan behintzat: lehorrekoek berariazko sukaldaritza dute eta itsastarrek berea. Ez da nahasten bata bestearekin. Janariak adieraziko dizu, begiak itxita, non zauden. … Continue reading
Abu-28 Hegaluzea tomateaz
SUOMIKO GASTRONOMIA Suomi edo Finlandia. Abegiko herrialdea, ateak zabalik ditu kanpotarrak Suomiko ondasunez gozatzeko, sartzetik hiru urtera bertako hizkuntza ikasten badu. Hemen bezala, gutxi gora behera. Azalpen orokorra: suediar sukaldaritzaren nortasun latzak astindu du Finlandiakoa; ekialdean, berriz, errusiarraren eraginak agindu … Continue reading
Abu-27 Arkumea txilindron erara
GREZIAKO GASTRONOMIA Mediterraneoak lau mila urtez blaitutako kulturen bidegurutzea. Mendebaldeko jakituria bertan hasi zen fabrikatzen eta ja(ki)te horretaz aprobetxatu gara geure burua mediterraneotzat ez dugunok ere. Azalpen orokorra: Mediterraneoar peto-peto dugu Greziakoa, Italia, Ekialde Hurbileko, Levante osoko eta Balkanetako … Continue reading
Abu-26 Alberjinia txingarretan errea
ALJERIAKO GASTRONOMIA Aljerian, aspaldian, Euskal Herriko baba batzuk egosi ziren arren, bestelako elikagaiekin gatoz gaur. Bertan euskaldun asko izan da eta, askok diotenez, herrialde horretan dago europar sukaldaritza mediterraneoaren eta Afrkakoaren arteko muga edo erdigunea. Azalpen orokorra: toki eta urte-sasoi … Continue reading
Abu-25 Hegaluze egosia
KANTONEKO GASTRONOMIA Kanton omen da, adituek diotenez, Asiako elikadura anitzenetako bat, tradizio askok bertan bat egin izan dutelako aspaldi-aspalditik eta, horregatik agian, bertatik munduratu den asiar sukaldaritzaren habia Kanton da. Hona haren berri soildu-laburturik. Azalpen orokorra: Txina hegoaldeko Kanton hiri … Continue reading
Abu-24 Pikua: lau formula
Hogeita laugarrena… Sanbartalome! TUNEZKO GASTRONOMIA Bai, tuneztarra omen zen, eta ez Elgoibarkoa, Bartalome hura, zigarro-papera abileziaz tolesten, turuta belarriz jotzen (solfeorik ikasi gabe) eta, hitzordua ezartzearen bukaeran, “bale?” galdegiten euskal herritarroi erakutsi zigun saindu jakintsua. Haren omenez, bere herrira … Continue reading
Abu-23 Apezpikuaren txokolatea
BILBOKO GASTRONOMIA Madagaskar edo Boliviara joan ordez, kartera estutu eta Bilboko Aste Nagusia bisitatzea aukeratu duzue? Bejondeizuela, asmatu egin duzuelako. Ez zarete damutuko. Bilbon denetik duzue, goseteak bukatu dira eta egarria nozitzeko zergatiak ere bai. Bertako jendea (gehienak) zoragarria da … Continue reading
Abu-22 Sarrera soil-soila
MADAGASKARREKO GASTRONOMIA Ozeano Indikoan Afrikak galdu duen paradisuan oporrak pasatzea erabaki duzue, ezta? Tira, euskaldun gehienok bezala. Frantsesez egiten dute batzuek uharte kolonizatu horretako leku turistikoetan. Bestela, gose-egarri alorreko arazorik ez. Begira: Azalpen orokorra: Madagaskarreko tradizio oparo eta espeziatsu … Continue reading