Abu-10 Sumertarrak

 

QUEBECEKO GASTRONOMIA

Euskaldun asko joan ote da Quebecera oporretan? Horietatik zenbatek zekiten Quebeceko mahaian zer zen goxoa? Dastatu eta, damuturik etorri ziren?

Azalpen orokorra: bertako jatorrizko herritarren aztarnak ia erabat suntsiturik, Quebeceko sukaldaritzak XVII. mendetik datorren tradizioan sustraitu da: eragin behinenak amerindiarrenak izan ziren, noski; ondoren, frantsesenak, gero britainiarren eta irlandarrenak eta, azkenean, amerikanoenak.

Bertako lurraren bereizgarriei atxikita dago gastronomia: makina bat erreka, ibai eta lakutako arrainak, estuarioko eta itsas zabalekoak, basoetako ehiza, klima gogorra eta ondoriozko jan-edanik garraiatu ezina… Honegatik, hain zuzen, animali gantz eta urdai asko baliatzea eta, hortaz, kaloria ugariko elikadura egitea egotzi zaio Quebeci.

Hiru ardatz tradizionalen (behikia, patata eta azenarioa) lagungarri uretako errotetan irindutako zerealak izan dira eta etxean etxekoa kontsumitu izan dela esan daiteke. Denborak aurrera egin ahala, bestelako eraginak hartu ditu (txinatarrak, frantsesak, greziarrak, latinoak, italiarrak…), egungo gastronomia globalizatua bilakatu arte.

Berezitasunak: ur gezetako hamaika arrain (lutxoa, izokina, amuarrain ostadarra, amuarrain pikarta, urraburua, perka eta bertako barietateak: wananixa, maskinongee, atxigan, etab.), bertako indioei “kopiatutako” berdura batzuk: artoa, lekak, kuiak…

Postre eta gozokiak: langabetuaren budina, ogizko budina, kastore isatsa (kanola oliotan frijitutako gaileta integrala), “agureak astigar-izerditan” opil edo pasteltxoak, azenario tarta, astigar-izerdizko pastela, melazazko bizkotxoa…

Edariak: bertako ardo eta garagardoak, izotz sagardoa, hidromiel edo ezti-ura (uxuala), “elur-oreina”…

10. abuztua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu