Abu-14 Marmitakoa

 

ESTONIAKO GASTRONOMIA

Herritar gizenik gabeko herrialdea. Musika eta antzerkia ikasten dute txiki-txikitatik eta, esan gabe doa, analfabetorik ez da bertan.

Azalpen orokorra: Baltiko itsas ertzeko herrialde honen sukaldaritzak, eta kultura osoak, hainbat herriren eragina nozitu du historikoki. Teoria batzuen arabera, duela 2.000 urte herri migratzaile zenbait oraingo lurretan finkatu eta herri germanikoekin nahasi ziren. Geroztik hamaika inbasio nozitu eta okupatzaileen (eskandinaviar, errusiar, alemaniarren) uztarpean bizi behar izan dutenez, jatorrizko nortasun haren arrasto gehienak galdu egin dira. Bertako gastronomia soil-soila da eta nekazaritza du iturri behinena.

Berezitasunak: verivorst (odolkia), neguan eta Gabon gauean bereziki, mulgikapsad izeneko azal hartzituarekin eta fruitu gorrien erreximentarekin lagundua; sardinzarra, patata egosi, tipula txirindolatan eta esnegain garratzez hornitua, kama irina (zekale, olo, garagar errea eta ilar irinak osatua), postreak eta gozokiak prestatzeko baliatzen da.

Janariak: Marineeritud angerjas (aingira marinatua, hotza zerbitzatzen dena); keel hernestega (mihia oinarri duen aperitibo hotza); sült, (txerriki egosi eta jeletan bildua); silgusoust sardinzar koxkorra, urdaiarekin prestatu eta esnegainez zerbitzatzen dena

Osagaiak: landarezkoekin batera (aza eta patata, onddoak eta basoko fruituak), txerrikia, esnea eta esnekiak (esnegain hartzitua, gazura) dira sukaldaritza horretako euskarriak; arbia eta arbi-aza patatak baztertu dituen arren, estimatuak dira oraino; arraina, ugari (itsastarra ez ezik, hamaika laku eta ibaietakoa).

Koipe edo gantza: txerri koipea eta gurina baliatzen dituzte.

Hestekiak: verivorst, odolez eta arrozez osaturiko odolki beltza

Postre eta gozokiak: karask (olo-ogiaren antzeko biskoxa)

Edariak: edari alkoholiko indartsu autoktono politak dituzte herrialde  horretako negu hotz luzeetan barne-girotzeko: õlu (garagardoa), viin (vodka), belar likoreak, kali (zekalezko ogiz eginiko edari hartzitu eta gozatua), etab.

 

14. abuztua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu