Abu-22 Sarrera soil-soila

 

MADAGASKARREKO GASTRONOMIA

Ozeano Indikoan Afrikak galdu duen paradisuan oporrak pasatzea erabaki duzue, ezta? Tira, euskaldun gehienok bezala. Frantsesez egiten dute batzuek uharte kolonizatu horretako leku turistikoetan. Bestela, gose-egarri alorreko arazorik ez. Begira:

Azalpen orokorra: Madagaskarreko tradizio oparo eta espeziatsu guztiak sukaldaritza malgaxeko arragoan urtzen dira, menderik mende Hego Ekialdeko Asia, Afrika, India, Txina eta Europatik iritsitako etorkinen eraginekin. Arroza (vary) eta osagarri landare nahiz animaliazko anitzak (laoka) euskailu, tuberkulu, lekale, bil daitezkeen berdura eta fruituekin eta harrapa daitezkeen ehizakiekin osatu izan dira, fauna larriaren lepotik. Egun, jaki denen laguntzailea arroz egosia da. Lehengai horiek, hamaikatxo espezia, saltsa min eta belar usainez dotoretzen dira eskuarki. Ekialde eta mendebaldeko lur elkorretan, arrozaren ordez, mandioka, artoa eta zebu-esne hartzituaz elikatzen dira artzainak.

Berezitasunak: achard (lekaleak, olio, ozpin eta curryz apailatuak), típicos que vale la pena destacar como el romazava (zebu okela eta berdurez osatua), kitoza (eguzkitan lehortu edo keztaturiko haragia, xerra mehe-mehetan), trembo (koko-zuku hartzituz osatua), ravioto (mandioka hostoz prestaturiko txerriki pusketa), piperbeltz patea…

Osagaiak: arroza, azukrea, banana, kafea; haragia: txerrikia, behikia, ahatekia, oilokia; Madagaskar uhartea denez, arrain eta itsaski ugari kontsumitzen da kostaldeko herrietan.

Saltsak: hamaika saltsa, denak desberdin, ia denak min-minak.

Postre eta gozokiak: frutaren ugaritasunak opil eta biskoxari tokia kendu badie ere, plegu askotako kausera goxo, koko eta banillaz gozatuak etxean prestatu eta kalean saltzen dira.

Edariak: mango eta papaia zukuak, kafea, te beltza; alkoholdunetan, ardoa, garagardoa, rona eta ranavola (arrozezko likore hartzitua) bertan eginikoak.

 

22. abuztua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu