Abu-23 Apezpikuaren txokolatea

BILBOKO GASTRONOMIA

Madagaskar edo Boliviara joan ordez, kartera estutu eta Bilboko Aste Nagusia bisitatzea aukeratu duzue? Bejondeizuela, asmatu egin duzuelako. Ez zarete damutuko. Bilbon denetik duzue, goseteak bukatu dira eta egarria nozitzeko zergatiak ere bai. Bertako jendea (gehienak) zoragarria da eta euskaldunon antzekoak, gainera.

es: cocina vasca; fr: cuisine française; en: rusian cuisine.

Azalpen orokorra: Mitxelin Unibertsoko izardi edo zohardi osoa dago Bilbon; ondo jaten da zeinahi preziotan, ehun euro edo mila euroren truk zeinahi lekutan: taberna, txosna,  taska, txiriboga, erretegi, ardandegi, patxarandegi, gastro-bar, pizzategi, zine, kiroldegi, frontoi, estadio, tren, funikular, autobus, geltoki, ibaiontzi eta itsasontzietan, hegazkin, portu eta aireportuetan, klub eta elkarte gastronomikoetan, akuario eta zoologikoetan, hotel, ostatu eta landetxeetan, okindegi, gozotegi, aterpe, asilo eta komentuetan, biltegi eta fabriketan, kantina, haurtzaindegi, eskola, lizeo, institutu eta unibertsitateetan, museo eta kasinoetan, barraka edo ferietan, errepide arrunt eta autopistetako gasolindegietan, benta eta askaldegi edo merenderoetan, txakolin eta txikierdietan, sagardotegian, upategian, kaleko orga edo karrotxoetan, restop, self eta azalera handietan, berariazko instalazio behin-behinekoetan, tanatorio, ospitaletako eta kaleko kafetegi, kafe-antzoki eta te-aretoetan, bistrot eta kabaretetan… denak dira jatetxe eta, gehien-gehienak, goxoak. Toki horietako gehienetan, gainera, edaria ere ematen omen dute.   Hori bai, listo ibili behar, Aste Nagusia amaitzen hasia baita dagoeneko. Segi!

 

23. abuztua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu