Abu-27 Arkumea txilindron erara

 

GREZIAKO GASTRONOMIA

Mediterraneoak lau mila urtez blaitutako kulturen bidegurutzea. Mendebaldeko jakituria bertan hasi zen fabrikatzen eta ja(ki)te horretaz aprobetxatu gara geure burua mediterraneotzat ez dugunok ere.

Azalpen orokorra: Mediterraneoar peto-peto dugu Greziakoa, Italia, Ekialde Hurbileko, Levante osoko eta Balkanetako sukaldaritzen bereizgarrien arragoa. Bada alderik uharteetako eta lehor-lehorreko joeren artean, baina horrek ez du osotasun zabal bat hausten.

Berezitasunak: zernahi biltzen duen filo pasta, taramosalata (arraba gazi lehortuak), tzatziki saltsa (jogurt, luzoker eta baratxuriak, irabiaturik), pikilia (era askotako zizka-mizkak: kornitxon, apio, tipulinak fresko edo ozpinetan, izkira eta ganba frijituak, tomate edo luzokerrak zirrindolatan ebakiak, dena limoi zukuz alaitua) tyropita (filo orean bildu eta frijitutako gazta), dolmada (arroz, haragi edo berdurak, mahats hostoetan bilduak), hamaika plegutako zopak: indaba edo dilista eta beste hainbat berduraz osatutakoak, arkume erraiez eginikoak Pazkoan, berdura eta arrainez apailatutakoak, etab. Musaka da, dudarik gabe, jaki ezagunena: lasagna moduko (eta haren arbaso) honetan alberjinia baliatzen da, pastaren ordez; gyros (labean zut eta biraka erretzen den okela),  

Osagaiak: olibak,landare aromatikoak, barazki freskoak, okra, tomatea, lekak, luzoker edo pepinoa, alberjinia, haziak (sesamo, lihoa), gari irinezko ogia, ardoa, arrain eta moluskuak (txipiroi, olagarriak); okeletan, arkumea, urdea eta hegaztiak; gazta, jogurta…

Koipe edo gantza: oliba olioa, gehienbat, Grezia osoan.

Gaztak, hestekiak: hogei gazta baino gehiagok dute izendapen ofiziala, denak tradizio luzekoak; ezagunenen artean, feta, kasseri, mizithra, batzos, anevato

Postre eta gozokiak: intxaurra eta eztia maiz agertzen dira janariaren amaieran, baina hamaika azkenburuk ematen diote bukaera ederra janariari Grezia osoan.

Edariak: ardoa, garagardoa, ouzo (erregaliz usain eta 35º – 50º arteko likore gozo anisduna) eta metaxá (eguzkitan lehorturiko mahatsen brandy eta moskatel ardo zaharrarekin osaturiko likorea) ditu Greziak edari ezagunenak.

 

27. abuztua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu