Abu-28 Hegaluzea tomateaz

SUOMIKO GASTRONOMIA

Suomi edo Finlandia. Abegiko herrialdea, ateak zabalik ditu kanpotarrak Suomiko ondasunez gozatzeko,  sartzetik hiru urtera bertako hizkuntza ikasten badu. Hemen bezala, gutxi gora behera.

Azalpen orokorra: suediar sukaldaritzaren nortasun latzak astindu du Finlandiakoa; ekialdean, berriz, errusiarraren eraginak agindu du. Herrialdea osatzen dute Laponiak eta Savoniak (iparraldean), eta Ostrobotniak (hegoan). Klima gogorra, gaualdi luzea eta goi-mailako herritar gehiegirik ez izatea Finlandiak bere-bereak dituenez, herri-elikadura energetikoa da, soila, espezia gutxikoa, tokian tokiko eta negualdean kontserba daitezkeen lehengaiekin osatua, batik bat. Osasun alorreko adituek suomiarren eguneroko dieta gaitzetsi izan dute, nutrizioaren ikuspegitik desorekatua zelako, barazki gabea, gaziegia eta kolesterol ugarikoa. “Sukaldaritza berri suomiarrak” egokipenak sartu ditu horrelako akatsak zuzentzeko.

Berezitasunak: leipäjuusto (behi-oritzez eginiko gazta, labean errea), paduretako masustak, hartz, altze eta elur-oreinak (Laponian batez ere) hainbat modutara prestatuak, arrain gordin marinatua (izokina, batik bat), arrain arrabak, andere-mahats gorriak, ahabi beltz eta gorriak, ehiza lumaduna, basoko perretxikoak, arrautza egosidun gurina, mustamakkara budin gozoa, olo-salda, brioxea, zekalezko ogia, aladobi galantina, azenarioen eta pataten gratinatua, udako eltzekaria, sardinzarra hamaika modutan, Eguberrietako urdaiazpikoa, sanjuanetako gazta, zekalezko geruzan bildutako arrain errea, kuivaliha (airean lehorturiko haragi gazia), lepuxka, lipeäkala (bakailaoz prestatua), läskisoosi saltsadun txerrikia, piparkakku (bizkotxo espeziaduna), etab.

Osagaiak: arrain fresko, lehortu eta gazitua noiznahi hartzen da; patata, arroz eta pastek gluzidoen ekarpena bermatzen dute, ogiarekin batera: ogi asko-asko jaten da, zereal (gari, zekale, olo, garagarra) eta plegu askotakoak, gazi eta gozoak (opilak).

Esnekiak: jogurta, viili (Eskandinaviako jogurt antzekoa), smetana (esnegain garratza), mamia, gaztanbera, gaztak, etab.

 

 

28. abuztua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu