Abu-29 Tomate freskagarria

PORTUGALGO GASTRONOMIA

Portugalgo elikaduran itsasoak eta lehorrak bat egiten dutela esango dizute aditu ospetsuek baina ez sinetsi aristokrata horiei, horretan behintzat: lehorrekoek berariazko sukaldaritza dute eta itsastarrek berea. Ez da nahasten bata bestearekin. Janariak adieraziko dizu, begiak itxita, non zauden.

Azalpen orokorra: aberatsa eta bariatua, mundu zabalean oparoenetako bat dela diote adituek, iturriak ugari izan dituelako (afrikar, erromatar, arabiarrak…) Lusitania inperioen parte eta Portugal kolonien jabe izatearren, baina jaki soil, herritarrak eta tradiziotik aldendu gabeak lehenesten dituen sukaldaritza mediterraneoa da, aldi berean.

Berezitasunak: tremoços (eskuhori edo eskuzuriaren haziak) jan-aurrekoan, itsaski eta arrainen calderada, caldo verde (ortuarien zopa), jaki errea laguntzen duen piri-piri, porco preto (txerri beltza, “hanka beltza”), Minhoko idia (munduan bakarra),Serra da Estrela-koardi eta ahuntzak, cozido (ur ugarian egositako berdura eta haragiez osatutako eltzekaria), etc.

Osagaiak: Atlantikoaren atea den heinean, era guztietako itsaski eta arrain itsastarrak, nagusia bakailaoa izaki; espezien bidea Portugalek menpean hartu izana ere mahaian agertzen da: kanela, piperbeltza, intxaur muskatua, iltzea, kuminoa, jengibrea; sukaldaritza mediterraneoa del aldetik, olioa, ogia eta ardoa ditu euskarri nagusiak; barazki zopak (hotzak, horietako batzuk), gatz larri zurixka, zernahi lurrintzen duen ereinotza, hestekiak (txorizoa, batik bat), besteak beste.

Koipe edo gantza: oliba olioa ia bakarrik.

Postre eta gozokiak: komentu eta monasterioen eragina nabarmena da hemen, XVI. mendeaz geroztik; komunitate horiek arrautza-zuringoak hostiak egiteko, jantziak tentetzeko eta ardoa arazteko erabiltzen zituztenez, gorringoak gizarte zibilak baliatzen ikasi zuen gozogintzan, bertako amandekin eta Ameriketatik ekarritako azukrearekin.

Edariak: Porto, Madeira, Alentejo, Douro, Carcavelos, Setubal eta besteasko dira dieta lusitaniarragoxokibustitzeko aukerak; txakolinaren pareko vinho verde (zuria eta gorria) edaten da iparraldean.

 

29. abuztua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu