Abu-30 Bilboko ziazerba-tarta

 

MONGOLIAKO GASTRONOMIA

Nolaz ahaztu abuztu honetan euskaldun asko-askoren oporleku berdingabe horrekin? Aurtengo oporrak non eman oraindik erabaki ez baduzue, hortxe duzue toki zabala, euririk gabea, freskoa, jendetzarik ezagutu ez duena… Bilbotik irten eta lasaitasun ederra topatzeko lekua, alegia.

Azalpen orokorra: Mongoliako hiri nagusietatik kanpo, herritar gehienak (dentsitatea: 2 biztanle/Km2, planetako urriena) iraupeneko abeltzaintza nomadatik bizi dira, ibiltari, bizitza osoan larre batetik bestera etengabe, garaiera handietako klima gogorrari (-40ºC-ko tenperaturaraino, neguan) eta lan luze eta nekosoei aurre eginez. Ondorioz, janariak soil, zurrun eta (gure ikuspegitik) astunak dira oso energetikoak, ardi, ahuntz, gamelu, jak, asto eta behorren haragi eta esnekietan ia bakarrik oinarrituak. Janaren parte bat ez da berehala kontsumitzen, lehortu egiten da gerorako, bidaian edo negu latzeko aterpean hartzeko.

Berezitasunak: Tsagaan Sar edo hilabete zurian “zuri” (esnekiak) ia bakarrik jaten dute mongoliarrek; gainerakoan, “gorri” (haragizkoak) ere bai. Jurta edo denda-bizitoki denetan zola-pastel lau-lauak egiten dira; horrelakoak elkar gainka pilatuz osatzen da bisitarientzako jakia, tarteetan eztia, azukrea, gazta lehor, esnekiak edo bestelako gutiziak sartzen direlarik.

Osagaiak: mongoliarrek haragia erreta, oreen betegarri eta zopetan hartzen dute, batik bat. Esnea, gazta eta antzeko esneki asko bihurtzeko ez ezik, edariak “indartzeko” baliatzen dute.

Koipe edo gantza: animali gantza (gilborra, gurina) da baliatzen den bakarra, bai kuzinatzeko, bai erregaitzat; estimu handiko gaia da, sarri inbitatuei oparitzat ematen zaiena, te beroarekin har dezaten.

Gaztak eta hestekiak: gaztak lehor eta gogorrak dira baina gantz urrikoak, horietako asko esnegainez eta jogurtez eginak; esne epelean blaiturik hartzen dituzte maiz.

Postre eta gozokiak: azukrea ezaguna ez denez (kasik) eta eztia ugaria ez dagoenez, postre edo gozokirik ez dago Mongoliako gastronomia herritarrean.

Edariak: airak (asto esne hartzitua), arxi (behin esnearen distilaziozko pattarra) vodkak geroz eta baztertuagoa, suutei tsai (esne gaziaz eginiko te beltza, massal gurinez loditua)

 

30. abuztua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu