Abu-31 Anana- eta koko-tarta

Abuztuaren 31a gaur. Ingelesek, espainolek, frantsesek eta portugesek ederki dakite edo jakin beharko lukete 1813ko egun horretan (ere) Donostiari su eman ziotela, donostiarrak jipoitu, bortxatu eta akabatu zituztela, Donostian zegoena txikitu eta lapurtu zutela… Eta Espainiak Donostia berreraikitzeko baimenik ez zuela eman askoz geroago arte. Donostiarrek jai-giroan ospatzeko moduko eguna, hitz batez.

Lekukoek (upelgile eta etxekoandreek ez ezik, alkateak, erretoreek, notarioek…) diotenez, koadroak, bitxiak, altzariak, balkoietako burdina forjatuak, ontzietako kable eta aingurak, dena Pasaian ontziratu eta Ingalaterrara eraman zuten. Lapurrerian militarrek, mandazainek eta gainerako guztiek hartu zuten esku.  Militar portuges, espainiar, frantses eta ingelesek, elkarren kontra jardun ordez, populazio zibilari tiro egin eta beraiek, besotik helduta, paseoan zebiltzan hiritxo odolustu hartan…

Donostiako Kofradia Gastronomikoak janari eder batekin ospatzen du eguna. Egun hori ere.

31. abuztua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu