Abuz-1 Melokotoi erreak

ALTSAZIAKO GASTRONOMIA

Eman dezagun oporretan ez zoaztela Eskozia, Galizia edo Herrialde Katalanetara. Hona hemen beste aukera bat, ez oso ohikoa guretzat: Altsazia, gure gertuko etorkizunaren parte handi bat erabakitzen den eskualdea.

es: cocina alsaciana; fr: cuisine alsacienne; en: alsatian cuisine.

Azalpen orokorra: eguneroko elikadura hein handi batez arrunt bilakatu bada ere, aspaldiko (antzinako) jakiak ditu ohore-bide: tradizio germaniarrak biziki kutsaturik dago, izenek adierazi bezala; baditu berezko nortasun handia baina sukaldaritza historikoa, egun, bertako goi-sukaldari askoren inspirazio iturri bada ere, formula tradizionalak ez dira egungo (2012) jendearen gustukoak.

Berezitasunak: okela nagusia txerrikia da, fresko zein hestebetean; zeinahi osagarriz beteriko saltxitxak, hamaika hestekiz apainduriko sürkrüt (bertako choucrouta), txerri beso keztatua, oilarra ardotan, karpa frijitua, foie-grasezko produktu bikainak, tarta garreztatua, gazta zuridun tarta, kugelhopf eta, neguan, beste hamaika biskoxa, pastel eta opil, ogi espeziadunak…

Ongailuak: melfor (eztiz gozatu eta usain belarrez lurrinduriko ozpina, entsaladak dotoretzeko) eta raifor izeneko ziape gozo samarra bertakoak dira.

Koipe edo gantza: tradizioz, antzara, ahate eta txerri gantzez prestatu dituzte jakiak alsaziarrek.

Gaztak: munster gazta da bertako ezagunena.

Hestekiak: knak edo Estrasburgoko saltxitxak (behikiz eta txerrikiz osatuak), txerri-gibelez eginikoak, metwurrscht (ogian igurzteko saltxitxa), serwela (edo cervelas), mingainez prestatutakoak, basurde-buruak, krepinetak…
Edariak: ardoak, gehienak barietate bakarrekoak (riesling, gewurztraminer, pinot gris, pinot blanc, pinot noir, silvaner, muscat…). Garagardotegi txikiak desagertuz doazen arren, zerbeza kontsumitzeko tabernen kopurua ugaldu da eta Alsazia potentzia handia da oraino garagardogintzan eta kontsumoan. Uxualak ere ugari dira (udare, aran, irasagar, gerezi eta beste hainbat frutaz eginikoak), ardo eta garagardoen hondarren “azpi-produktuak” izaki, horrelako edarien kontsumoa beherantz badoa ere. Ur mineralen zerrenda ere ez da laburra.

 

01. abuztua 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu