ira-26 Patata-entsalada

 

TOPIKO TIPIKOAK

Oraintsu arte, bederen, jan-edanak erosteko adina diru poltsikoan, sen onaren kontra doazen sinesmenak elikatu eta ohitura (txar) asko errepikatu ditugu, agian arreta pittin bat ere merezi ez zutelako. Krisialdiak bestelako azturak ekarriko ahal dizkigu, gabezia batek aspaldi Eskandinavian ezarri zituen modu berean, adibidez. Argi denok, patrika husteko garaiak datoz eta.

 

  1. Azalera handian hobeki erosten da, barietate handia dago, prezioak merkeago, eskaintzak noiznahi… Bai, baina elikagaien banakuntza guztiaren %55 bost enpresak kontrolatzen dute espainiar estatuan. Azalera handiak hertsiki ezartzen dio salmentako prezioa bezeroari eta erosketakoa hornitzaileari. Hor ez dago merkatu librerik, espekulazio eta oligopolioa baizik.
  2. Prezio merke eta itxura onetik aurrerakoak, alferrik. Horixe da saltoki handiak gehien sustatzen duena baina guri merke gertatu zaiguna, berriz, beste norbaiti garesti izan zaio. Ekoizle txikiak ahaleginak eta bi egiten ditu bizirik irauteko, bidegabekeria horren aurrean, kate maila ahulena bera baita. Itxura polita lortzea, berriz, kontu erraza da ingeniari genetistentzat. Kalitate ona lortzeko, berriz, komediak. Elikagaiak non, nork eta nola ekoitzi diren eta ekoizleek nolako etekina jaso zuten jakitea ez dago gaizki
  3. Gauza ederra da urte osoan denetik jan ahal izatea. Tokian tokiko eta sasoian sasoikoaz elikatzeak esan nahi du beti izango dugula gutiziatzeko zerbait, egunero gauza berberekin aspertu gabe. Gure metabolismoa horrela elikatzeko “diseinatua” dago eta, gainera, produktuen propietate gehienak hobeak dira sasoian.
  4. Azalera handietan, jatetxeetan… baita gure etxean ere, jana alferrik galtzen da baina hori ez da larria. Erositako elikagai asko (hirutik bat) ez dugu jaten, kontsumitzea erabaki aurretik hondatu egin direlako. Heren hori ekoitzi, bildu, garraiatu, ontziratu, zabortegira eraman eta suntsitzeko energia eta gainerakoek efektuak eguratsean eta ingurunean dituzte eta, gainera, elikadura-sisteman alferrikako presioa eragiten dute. Horiek ez ezik, zabortegira eramaten direnean sagarrek negutegi efektuko gas gehiago sortaraziko dituzte, klima aldaketaren mesedetan. Azalera handian erosteak etxean janaria alferrik galtzea dakar: aurretiaz jaso nahi ez ditugun eskaintzetan itotzen gaituzte (2×1, 3×2, etab.), gure mugimenduak xehetasun osoz aztertzen dizkigute, alferrikako erosketa konpultsiboa egin dezagun eta, areago, zenbaitetan, ale bakarra nahi badugu ere, hiru aleko sorta erosarazten digute.

 

26. iraila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu