ira-29 Erregaliza

 

O Km JAN-EDANAK

Amona Mikaelak (Zorionak, amona, nonahi zarela, zure 123. urtebetetzean!)  esaten zuen: sasoian sasoikoa, lekuan lekukoa.
Geroztik etorri ziren trazabilitatea, aztarna ekologikoa, 0 kilometroko elikagaiak, elikadura-subiranotasuna eta…

Gai berberaren bariazioak, musikan bezala. Etiketa berriak kontzeptu berari: orain eta hemengoa, bertokoa. Osasuntsuena, merkeena, mesedegarriena, erosoena, naturalena, logikoena…

Azalera handien jabe diren banatzaile horien iritziz kontra, produktu sano eta bidezkoak salgai dituzten arren, negozio-iturri bada.

Gogoan izan dezagun elikagaien aztarna ekologikoan eragina duten garrantzi handieneko aldakiak:
-elikagaiek jatorritik gure mahairaino eginiko distantzia,
-gureganaino kontsumigarri iristeko elikagaiak nozituriko prozesuak (lehortze, berotze, birrintze, izozte, apertizatze, liofilizatze, irradiatze…) eta
-enbasatzea (Zenbat bilgarri polit! Zenbat zabor alferrik!).

Elikagaiak urruti-urrutitik badatoz (sasoiz kanpo, munduko beste muturretik inportatzen zaizkigun produktu freskoak), energia kantitate asko behar dute kontserbatzeko eta garraiatzeko.

Elikagai oso prozesatuak direnean, paper ugari-ugarian enbasatuak, presio larregia eragiten dute basoetan eta beste hainbat natur baliabidetan.

Bertako eta sasoiko produktu freskoak elikagaien azoketan eta herriko merkatu eta saltokietan erosteak inpaktu horiek arintzeko balia izan dezake.

Elikagaiak erosten ditugunean, ekologian eta ingurumenean eraginiko inpaktuaz gainera, jan-edan horien arduran dauden pertsonekin gogoratu behar dugu (elikagaiak ez dira berez sortzen, hazten): laborariek, arrantzaleek, ganaduzaleek, nekazaritzako elikagaien eta prozesamendu industriako beharginek, ekoizle txiki eta ertainek, multinazional handiek… denek hartzen dute parte produktuen bizi-zikloan.

Orain, adituek diotenez, elikagaia kontsumituko den gunetik gertu edo urrutiago ekoitzi izanak baino garrantzi handiagoa du produktua ekoizteko moduak. Horregatik, funtsezkoa dugu ustiategi txikietatik datozen produktuak lehenestea; horiek, batzuetan, kooperatiba gisa dihardute eta emakumeek bertako kudeaketan eta etekinetan parte hartzen dutenez, generoak eta gizarte mailak berdintzera datoz, ingurumena errespetatzen dute eta landa eskualdeetan gizartea ehuntzea errazten dute.

29. iraila 2014 by edortagirre
Categories: Sailkatu gabea | Leave a comment

Leave a Reply

Required fields are marked *


Tresna-barrara saltatu