Monthly Archives for urria 2014
Urr31- Arkumearen gibelerraiak
IRUZURRAREN TENPLUA Hona iruzur legal bat: glaseatzea. Jela edo izotza, izoztutako gaien babesle ona denez, elikagai izoztuen fabrikatzaileak negozio-bide galanta asmatu du: arraina izoztu, atera eta uretan blaitu, berriro izoztu, berriro atera eta blaitu uretan… Horri esker, arraina ederki babesturik … Continue reading
Urr30- Arraingorri erreak
DILISTAK Edo aizkol, lenteja, txindil, txintxil edo ilar xabalak. Zientifikoentzat, Lens culinaris. Erdaldunen mintzairetan, lenteja, lentille edo lentil. Mesopotamia edo Kaukaso aldetik aspaldi-aspaldi (3.500 urte) etorri omen zitzaigun landare honen hazia ez da kontsumitzen landarea umotu eta erabat lehortu … Continue reading
Urr29- Aza xukua
Egia, mito eta gezurrak Era askotako hedabideei esker informazio handia jaso dezakegu baina, adibidez, Interneteko lagun guztiak adiskide ez diren hein berean, informazio osoa ez da egiazkoa, zintzoa. Hori bai, sekulako harrokeria sor dezake guregan, begiratu baten emaitzaz gai jakin … Continue reading
Urr28- Onddoak ardo gozoarekin
Laranja Sanskrito eta pertsiera klasikoan, lurrina adierazten zuen narang hitzak; gurean, espainieratik hartu zen hitza baina euskal arau fonologiko bat aplikatuz (harroputz batek adieraziko lukeen moduan, kontsonante likidoen asimilazioan, bigarrena aurrenak behartzen du: n – n à l – n, … Continue reading
Urr27- Alkohola kontserbatzaile
GERNIKA, PIL-PILEAN Neguaren atarian, ganbara betetzeko aitzakiaz, Urdaibain baturiko hamaika bikaintasun, begiaren atsegin, eskuaren tentazio Gernikaotikoa: astelehenean hirurehun behargin etorri dira azokara, egiten dakitena frogatzera. Langileen babesean, egun pasa, makinabat kritikari, kazetari, kameraman, kuskusero, epaile, bizizale, tabernari eta gainontzeko bizkarroiok. … Continue reading
Urr26- Banana krema
MOLUSKUAK sin: soinbera (latinez, mollis, guri, belaxka). Orno edo bertebra gabeko eta, izenak dioen bezala, gorputz biguneko animaliak dira. Zientzialariek zortzi klasetan sailkatuak badituzte ere, guk jangarri ditugun gehienak horietako hirutan ezagun ditugu, gutxi-asko: gasteropodoak edo, etimologiak dioen gisara, tripa … Continue reading
Urr25- Papardoa
IRUZURRAREN TENPLUA GLASEATZEA Hona iruzur legal bat: glaseatzea. Izoztutako babesle ona izotza edo jela denez, elikagai izoztuen fabrikatzaileak negozio-bide galanta asmatu du: arraina izoztu, atera eta uretan blaitu, berriro izoztu, berriro blaitu uretan… Horri esker, arraina ederki babesturik egongo da … Continue reading
Urr24- Oilasko entsalada
SURIK GABEKO SUKALDARITZARIK… Atzo arrain gordinaz aritu ginen, ezta. Beste bueltatxo bat emango diogu kontu honi. Tomatea landaretik jaso eta izpi gatz ematen diogunean hasten da haren ukia eta zaporea aldatzen: horra sukaldaritza soilaren lehen urratsa. – Sardina, berdela edo … Continue reading
Urr23- Zaletuentzako cevichea
ARRAIN edo ARRAINKI GORDINA Egiten (kuzinatzen?) ikasi dugu baina arrain gordina gustukoa duenari nola azalduko diogu horren inguruko zerbait? Veneziak carpaccio (Errenazimenduko pintorearen omenez), Ozeano Barean Alaskako inuitetatik hasi, Polinesiako uharteetan, Mexiko eta Erdialdeko Amerika osoan barna, Txileko hego muturreraino, … Continue reading
Urr-22 Ilar gorriak
ARRAINA, IRAUNKOR? Definizioz, behintzat, ez. Galkorra da arraina. Haragia baino askoz ere lehenago galtzen, usteltzen da, jangarri izateari utzita. Arrazoia logikoa da: arrain biziaren mamia ugaztunena baino hotzagoa dagoenez, hildakoan autolisia (gorputza bere buruaz elikatzea, beste elikagairik ez izatearen ondorioz) … Continue reading